All posts by zizurkoga

Esparru gaztetxearen urteurrena ospatuko dugu larunbatean

Pasa den abuztuaren 20an 8 urte bete ziren Esparru gaztetxea lehen aldiz zapaldu genuenetik. Urtero egun hori heltzen denean, are kontzienteago gara denboraren joanaz eta nahitaez atzera egiten dugu so, milaka bizipen gogora ekarri nahian. Kosta egiten zaigu askotan, gure garunak ez duelako agian behar bezainbeste kapazidade oroitzapen guztiak barnean erregistratzeko. Baliteke ere, lausoki gogoratzea. Guztion artean, ordea, zer edo zer eraikitzea lortzen dugu, gure esperientziaren parte izan dadin, eman dugun pausu orok egin baitu posible herri mugimendua eta Esparru gaztetxea aktibo eta bizirik egotea. Iraganaren ondorio gara, onerako eta txarrerako; nor garen ahaztu gabe bagoaz aurrera!

Eta 8. urteurrena ospatzeko, larunbatean jaialdia ospatuko dugu Zizurren! 10:00etatik aurrera festa eta jai giroan elkar gozatzeko aukera izanen dugu! Bazkarirako txartelak Esparru gaztetxean daude salgai 7 eurotan.
Han ikusiko dugulakoan elkar,

Gora Esparru!

Eraikin bat okupatu dute Bilbon

( http://okupaziobulegoa.blogspot.com.es/ web orrialdearen bidez )

Eraikina orain dela 3 aste okupatu zutenek gaur gizarteratu dute prentsaurreko baten bidez.
Erriberako 13. zenbakian kokatutako eraikina urte askotan egon da hutsik, eta aski dela esan dute hainbat pertsonek bertan bizitzera sartuz.

Plazaratutako komunikatua:

Bilbo aspaldi ez dela bilbotarrontzako hiria.

Turista eta inbertsore handiei zuzendutako eredua nagusi da. Gure hiria gero eta garbiago eta bisitagarriagoa izatea nahi dute, baina munduko hiririk onenetakotzat jotzen den honen eredu sozio-ekonomikoak gero eta prekarioagoa den hirugarren sektore baten lan egitera eraman nahi gaitu.

Udako aldi baterako kontratuak eta bertan behera geratutako lan hitzarmenak egoera jasangaitz honen adibide argiak dira. Gure dirua interes ekonomiko pribatuak asetzeko azpiegitura faraonikotan xahutzen den bitartean, hiria bizi dugunon oinarrizko beharrizanak ez dira betetzen.

Gure bizitzak morroitzara bideratzera derrigortuta, prezio itzelek, hipoteka eta alokairu ordainezinek etxe kaleratzeetara kondenatzen gaituzte.

Bilbok azken urteetan hartu duen bide honek erantzule zehatzak ditu: gure miseriaren kontura aberasten diren espekulatzaileak eta euren interesei men egiten dieten politikari ustelak. Ez lanik, ez etxerik, ez hezkuntza duinerako aukerarik ez dugun egoeran bizi gara eta nazkatuta gaude haien apurrekin moldatzeaz. Aspaldi ez diegula ezer eskatu behar. Horregatik aurrera eman dugu pausoa eta alternatiba propioak eraiki ditugu. Ez gara lehenengoak bide hau hartzen. 70. hamarkada bukaeran emandako esperientzia historikoetatik, esaterako, Holandako etxebizitzaren aldeko borrokatik edo Italiako etxearen aldeko batzordeetatik; gertuagoko iniziatibetara arte, hau da, Sevillako korralak edo Sabadelleko blokeetara arte; elkartasun bide bat zabaldu da zeinetan guk lekukoa hartzen dugun.

Ezin dugu denbora gehiagorik galdu eta etorkizuna gure eskuetan hartu behar dugu.
Abandonatutako eraikin hau okupatu dugu asmo garbi bat dugularik:
Pertsona guztientzako izango den eta ateak zabal-zabalik izango dituen espazio bat sortu non gure bizitzen jabe izaten ikasiko dugun.

Erribera 13, Alde Zaharra

Hoy han hecho pública, mediante una rueda de prensa, la okupación que se llevó a cabo hace 3 semanas.
El edificio situado en el número 13 de Ribera lleva varios años vacio, y varias personas han dicho ¡basta! entrando a vivir en él.

Comunicado:

Hace tiempo que Bilbo no es una ciudad para las bilbaínas.

Impera el modelo dirigido a los turistas y grandes inversores. Pretenden que nuestra ciudad sea cada vez más limpia y visitable pero el modelo socio-económico de una de las consideradas “mejores ciudades del mundo” nos condena a trabajar en un tercer sector cada vez más precario.

Los contratos temporales deverano y los convenios laborales anulados son un claro ejemplo de esta situación insostenible. Mientras se derrocha nuestro dinero en infraestructuras faraónicas para satisfacer intereses económicos privados, no se cubren las necesidades básicas de las que habitamos esta ciudad.

Obligadas a esclavizar nuestras vidas, los precios desorbitantes, las hipotecas y alquileres impagables nos condenan al desahucio.

La deriva en la que está inmersa Bilbo en estos últimos años, tiene responsables muy concretos: los especuladores que se enriquecen de nuestra miseria y los políticos corruptos que obedecen a sus intereses. Vivimos una situación en la que no tenemos trabajo, ni casa, ni acceso a una educación digna y estamos cansadas de tener que conformarnos con sus migajas. Hace tiempo que no tenemos nada que pedirles. Por eso hemos dado un paso adelante y hemos creado alternativas propias. No somos las primeras en tomar este camino. Desde las experiencias históricas a finales de los 70 como la lucha “pro-vivienda” en Holanda o los comités “por la casa” de Italia hasta iniciativas más recientes como las “corralas” sevillanas o los “bloques” de Sabadell, han marcado un recorrido de solidaridad del que cogemos el testigo.

No podemos perder más tiempo y tenemos que tomar el futuro en nuestras manos. Hemos okupado este inmueble abandonado con una intención clara:
Crear una espacio para todas las personas y con las puertas abiertas para aprender a tomar las riendas de nuestras propias vidas.

Erribera 13, Alde Zaharra

Berandu baina… hemen da ZGAren udako plangintza!

cartel controlACAB copy

 

Zizurko asanblada antirrepresiboaren oharra:

 

EUSKARA:

Bizilagun agurgarria:

Beti erakutsi nahi izan gaituzte Udaltzaingoaren  irudi hurbila eta adiskidetsua : herritarrei laguntzen dieten eta elkarbizitza zaintzen duten polizia…

Baina gaur egun Zizurren bizi dugun errealitatea guztiz desberdina da, bereziki Udalerriko Ordenantza polemikoa hasi zenetik. Herritarrak kontuan hartu gabe, Udalak elkarbizitzarako  24 arau inposatu dizkigu, lege hauek beharrezkoak egiten duten ustezko arazoak azaldu gabe.

Ordenantza honek zigorgabetasun handia eman dio poliziari eta honen eredu dira azken hilabeteetan jasan behar izan ditugun  gehiegizko jarrera autoritario eta zitalak.

Zigorrak egunsentian kalean abesteagatik ,isunak jartzea pertsona aurrez identifikatu gabe, bere aurpegia ezagutzen dutela argudiatuz, portaera lotsagabeak herriko ospakizunetan, Udako Solstizioan bezala, kartelak jartzen dutenei segika ibili…

Hauek eta beste hainbat dira arau hauetan galarazten diren gehiegikeriak, adibidez txirrindulaz ibiltzearen debekua eta baita arropa lehioetan lehortzearena…

Denok nahiko zentzudunak gara elkarbizitzaz arduratzeko eta bizilagunekin jarrera egokiak izateko.

Parkean futbola jolasteagatik isunen bidez zigortu duten haurren gurasoek ulertuko dute nola polizia nahiago duela isutzea hitz egitea eta eztabaidatzea baino.

Ez dugu ahaztu behar ordenantza honek Iruñako modeloa Zizurrera inportatzea dakarrela, eta guztiz ezagunak dira Udaltzaingoaren egoera nahiz jokaerak Simon Santamariaren esku daudenetik. Hori ahal da alkateak imitatu nahi duen eredua? Ezin ahal dugu Zizurren elkarbizi eta eguneroko gauzak egin poliziarik eta isunik gabe?

Poliziaren bidegabekeriei aurre egiteko eta herritarren eskubideak defendatzeko Zizurreko Errepresioaren aurkako Asanbladak helbide elektroniko hau martxan jarri du:

multaszizur@gmail.com

Eta afektatuei aurreko helbide honetara idaztera animatzen diegu gertatutakoa noiz, nola, eta zergatik gertatu den azalduz. Isunak, mehatxuak nahiz jarrera jasanezinak…

Abokatuen laguntza izanen dugu isunak aurrera jarrai ez ditzaten eta Udaltzaingoaren gehiegizko portaerak salatzeko, kasuak argitaratuko ditugu izenik eman gabe herriak jakin dezan zer gertatzen ari den.

CASTELLANO:

Estimad@ vecin@:

Siempre nos han querido trasladar una imagen amigable y cercana de la Policía Municipal: agentes que ayudan a l@s ciudadan@s, vigilan la convivencia, etc. Pero una realidad bastante distinta es la que tenemos hoy en día en Zizur. Especialmente desde la entrada en vigor de la polémica Ordenanza Municipal. 24 normas “cívicas” que impusieron desde el Ayuntamiento sin contar para nada con la ciudadanía, que en gran medida mostró su rechazo, y sin explicar los supuestos problemas que hacían “necesaria” la ley.

Esta ordenanza ha concedido gran impunidad a la Policía Municipal, que en los últimos meses lleva haciendo gala de un comportamiento autoritario y abusivo. Sanciones por cantar en la calle a plena luz del día, multas sin identificación previa alegando reconocer el rostro de la persona, actitudes chulescas en celebraciones populares como las hogueras del Solsticio de Verano, persecuciones por el pueblo a quien pone carteles…

Son solo algunos de los excesos amparados en estas normas que impiden, entre otras prohibiciones, andar en bici, tender en las ventanas, etc. Como si no fuésemos capaces de convivir pudiendo realizar estas actividades con sentido común. Las madres y padres a quienes han llegado multas porque sus hij@s jugaban al fútbol en el parque entenderán cómo, en vez de apostar por el diálogo, la Policía Municipal prefiere intimidar a l@s más vulnerables.

No hay que olvidar que esta ordenanza supone importar el modelo de Pamplona, y de sobra son conocidas tanto las actuaciones como la situación interna del cuerpo municipal en manos de Simón Santamaría. ¿Es eso lo que pretende imitar el señor alcalde? ¿Y es que en Zizur no podemos convivir y hacer nuestras actividades rutinarias sin tener que recurrir a un cuerpo de policía que nos sancione?

Ante la arbitrariedad de la Policía Municipal y la indefensión de parte de la población zizurtarra, desde la Asamblea Antirrepresiva de Zizur queremos ofrecer apoyo legal a la ciudadanía. Para ello hemos puesto en funcionamiento el siguiente correo electrónico:

multaszizur@gmail.com

Y animamos a l@s afectad@s a escribir a dicha dirección contándonos la fecha, motivo y sanción (si se conoce) de la multa, así como abusos o actitudes reprobables que haya podido cometer la Policía Municipal. Contaremos con abogadas que estudiarán cada caso para ver qué posibilidades hay de recurrir y los haremos públicos, de forma anónima y si la persona afectada así lo quiere, para el conocimiento de todo el pueblo.

Guardia Zibilak ilegalki Esparru Gaztetxea miatu du

Astelehen arratsaldean Esparru Gaztetxe ondoko portaleko bizilagun bat atxilotu zuen Guardia Zibilak drogekin trafikatzea leporatuta. Gizon honek ez du gaztetxean parte hartzen eta ez da normalean bertan sartzen, baina antza, kasualitatez, astelehen arratsaldean gaztetxera sartu zen bertan zegoen gazte bat agurtzera. Barruan zegoela guardia zibil ugari agertu ziren plazan eta bere portalera joan ziren. Gizon hau gaztetxean geratu zen polizia ekiditeko baina Guardia Zibilak gaztetxean zegoela ikusi eta bertan sartu zen tipoa atxilotzeko.

Argi eta garbi azaldu nahi dugu Esparru Gaztetxeak ez duela inolako loturarik atxiloketa honekin, eta horrekin batera, ozen salatu nahi dugu Guardia Zibila atxiloketa hori baliatuta gaztetxean sartu dela inolako erregistro agindurik gabe eta gaztetxea miatzeko aprobetxatu duela. Uztailak 8 izanik (Sanferminak eta German Rodrigez-en erailketaren urtemuga) gaztetxean 3 gazte zeuden bakarri k momentu horretan, eta poliziek armak eskutan zituztela gaztetxeko gela ezberdinak gainetik miatu eta hainbat argazki atera zituzten.

Gaztetxetik kutxa bat eraman zuteneko susmoa zabaldu da ere. Atzo arratsaldean gaztetxea gainetik begiratu genuen eta momentuz faltan ezer ez botatzen dugun arren ezin dugu konfirmatu zerbait eraman duten edo ez. Datozen egunotan gaztetxea ongi begiratuko dugu jakiteko zerbait eraman edota utzi diguten.

Azkenik, gure Autogestio Proiektuan adostu genuen moduan eta hainbat alditan berretsi dugun moduan, trapitxeoak gaztetxean tokirik ez duela azpimarratu nahi dugu, hala eztabaidatu eta adostu baitugu hainbat topaketetan.

———

La Guardia Civil a registrado ilegalmente el Gaztetxe Esparru

 El lunes por la tarde la Guardia Civil detuvo a un vecino del portal de al lado del Gaztexe Esparru acusado de traficar con drogas. Este hombre no participa en el gaztetxe y normalmente no suele entrar en el, pero al parecer, por casualidad, el lunes por la tarde entró en el gaztetxe a saludar a un joven que estaba ahí. Cuando estaba dentro aparecieron muchos Guardia Civiles dirigiéndose a su portal. El hombre entró en el gaztetxe para evitar a la policia, pero la Guardia Civil viendo que estaba dentro entró para detenerlo.

Queremos explicar alto y claro que el Gaztetxe Esparru no tiene ninguna relación con dicha detención, y junto a ello, queremos denunciar que la Guardia Civil utilizó la detención para registrar el gaztetxe sin ninguna orden de registro. Siendo 8 de julio (Sanfermines y el aniversario del asesinato de German Rodrigez) solo había tres jóvenes en el gaztetxe en ese momento, y la policía, armas en mano, registraron diferentes habitaciones y sacaron varias fotos.

Se ha extendido el rumor de que se llevaron una caja del gaztetxe. Al día siguiente miramos por encima el gaztetxe y de momento no echamos nada en falta, aunque no podemos confirmar que no se hayan llevado nada. En los próximos días miraremos bien el gaztetxe para saber si se han llevado algo o no.

Finalmente, tal y como consensuamos en el Proyecto de Autogestión y hemos corroborado bastantes veces, los trapicheos no tienen cabida en el gaztetxe, pues así quedó debatido y decidido en las topaketas realizadas.