Artxiboa laburpen hitzeka: bilbo

Eraikin bat okupatu dute Bilbon

( http://okupaziobulegoa.blogspot.com.es/ web orrialdearen bidez )

Eraikina orain dela 3 aste okupatu zutenek gaur gizarteratu dute prentsaurreko baten bidez.
Erriberako 13. zenbakian kokatutako eraikina urte askotan egon da hutsik, eta aski dela esan dute hainbat pertsonek bertan bizitzera sartuz.

Plazaratutako komunikatua:

Bilbo aspaldi ez dela bilbotarrontzako hiria.

Turista eta inbertsore handiei zuzendutako eredua nagusi da. Gure hiria gero eta garbiago eta bisitagarriagoa izatea nahi dute, baina munduko hiririk onenetakotzat jotzen den honen eredu sozio-ekonomikoak gero eta prekarioagoa den hirugarren sektore baten lan egitera eraman nahi gaitu.

Udako aldi baterako kontratuak eta bertan behera geratutako lan hitzarmenak egoera jasangaitz honen adibide argiak dira. Gure dirua interes ekonomiko pribatuak asetzeko azpiegitura faraonikotan xahutzen den bitartean, hiria bizi dugunon oinarrizko beharrizanak ez dira betetzen.

Gure bizitzak morroitzara bideratzera derrigortuta, prezio itzelek, hipoteka eta alokairu ordainezinek etxe kaleratzeetara kondenatzen gaituzte.

Bilbok azken urteetan hartu duen bide honek erantzule zehatzak ditu: gure miseriaren kontura aberasten diren espekulatzaileak eta euren interesei men egiten dieten politikari ustelak. Ez lanik, ez etxerik, ez hezkuntza duinerako aukerarik ez dugun egoeran bizi gara eta nazkatuta gaude haien apurrekin moldatzeaz. Aspaldi ez diegula ezer eskatu behar. Horregatik aurrera eman dugu pausoa eta alternatiba propioak eraiki ditugu. Ez gara lehenengoak bide hau hartzen. 70. hamarkada bukaeran emandako esperientzia historikoetatik, esaterako, Holandako etxebizitzaren aldeko borrokatik edo Italiako etxearen aldeko batzordeetatik; gertuagoko iniziatibetara arte, hau da, Sevillako korralak edo Sabadelleko blokeetara arte; elkartasun bide bat zabaldu da zeinetan guk lekukoa hartzen dugun.

Ezin dugu denbora gehiagorik galdu eta etorkizuna gure eskuetan hartu behar dugu.
Abandonatutako eraikin hau okupatu dugu asmo garbi bat dugularik:
Pertsona guztientzako izango den eta ateak zabal-zabalik izango dituen espazio bat sortu non gure bizitzen jabe izaten ikasiko dugun.

Erribera 13, Alde Zaharra

Hoy han hecho pública, mediante una rueda de prensa, la okupación que se llevó a cabo hace 3 semanas.
El edificio situado en el número 13 de Ribera lleva varios años vacio, y varias personas han dicho ¡basta! entrando a vivir en él.

Comunicado:

Hace tiempo que Bilbo no es una ciudad para las bilbaínas.

Impera el modelo dirigido a los turistas y grandes inversores. Pretenden que nuestra ciudad sea cada vez más limpia y visitable pero el modelo socio-económico de una de las consideradas “mejores ciudades del mundo” nos condena a trabajar en un tercer sector cada vez más precario.

Los contratos temporales deverano y los convenios laborales anulados son un claro ejemplo de esta situación insostenible. Mientras se derrocha nuestro dinero en infraestructuras faraónicas para satisfacer intereses económicos privados, no se cubren las necesidades básicas de las que habitamos esta ciudad.

Obligadas a esclavizar nuestras vidas, los precios desorbitantes, las hipotecas y alquileres impagables nos condenan al desahucio.

La deriva en la que está inmersa Bilbo en estos últimos años, tiene responsables muy concretos: los especuladores que se enriquecen de nuestra miseria y los políticos corruptos que obedecen a sus intereses. Vivimos una situación en la que no tenemos trabajo, ni casa, ni acceso a una educación digna y estamos cansadas de tener que conformarnos con sus migajas. Hace tiempo que no tenemos nada que pedirles. Por eso hemos dado un paso adelante y hemos creado alternativas propias. No somos las primeras en tomar este camino. Desde las experiencias históricas a finales de los 70 como la lucha “pro-vivienda” en Holanda o los comités “por la casa” de Italia hasta iniciativas más recientes como las “corralas” sevillanas o los “bloques” de Sabadell, han marcado un recorrido de solidaridad del que cogemos el testigo.

No podemos perder más tiempo y tenemos que tomar el futuro en nuestras manos. Hemos okupado este inmueble abandonado con una intención clara:
Crear una espacio para todas las personas y con las puertas abiertas para aprender a tomar las riendas de nuestras propias vidas.

Erribera 13, Alde Zaharra

Bilboko Uribarri auzoko Patakon gaztetxea desalojatu dute!

Polizia iturriek jakinarazi dutenez, goizeko seiak inguruan, hainbat ertzain agertu dira Bilboko Uribarri auzoan dagoen Patakon gaztetxera eta, hustarazteko agindu bat tarteko, barnean zeuden bost lagunak kanporatu egin ditu.

Iturrien arabera, hainbat lagun agertu dira geroago gaztetxearen hustarazpena salatu eta haren proiektua defendatzera. Ez da inolako istilurik egon, betiere Ertzaintzak emandako informazioak dioenez.

Patakon kolektibo sozialeko kideek ekainaren hasieran jarri zuten martxan gaztetxea, Matiko kalean dagoen eraikin hutsa aprobetxatuz. Mende erdi zeraman erabili gabe.

Ekainaren 15ean, ehunka lagunek manifestazioa egin zuten Uribarrin, gaztetxearen beharra aldarrikatu eta eraikinaren jabeei egoerari konponbidea aurkitzeko gonbitea egin asmoz.

Ekimenak:
  • Gaur, 11:00etan: prentsaurrekoa
  • Ekainak 28, osteguna, 11:00etan: Kazerolada udaletxean
  • Ekainak 29, ostirala, 17:00etan: INAUGURAZIOAREKIN AURRERA!

ANIMO GAZTEAK!

GAZTETXEAK AURRERA!

info+ naiz.info , topatu.info ,

Egoera gainditzeko borondatea eskatu diete Patakon gaztetxeko kideek eraikinaren jabeei

Bilboko Uribarri auzoko Patakon gaztetxeak bizi duen egoera gainditzeko borondatea jar dezatela eskatu diete gaztetxeko kideek eraikinaren jabeei.

20120613_patakon_gaztetxea

Patakon gaztetxeko kideek eman duten prentsaurrekoaren irudia.
19 pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak, eta horrez gain, adin txikiko bati aurpegian zaplastekoa jo zioten.

Bilboko Uribarri auzoan dagoen Patakon gaztetxera kalez jantzitako bi ertzain sartu ziren atzo 19.00ak inguruan. Utzarazteko baimenik gabe, gaztetxea «nahi dutenean» hustu dezaketela mehatxu egin eta 19.40 inguru alde egin zuten oihu artean.

Egoera horren aurrean, eskaera garbia egin diete gaztetxekoek eraikinaren jabeei: «Beren aldetik borondatea jar dezatela eskatzen diegu egoera desblokeatzeko».

Guztira 19 pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak, 14 gaztetxe barruan eta 5 kanpoan. Identifikazioez harago, adin txikiko bati aurpegian jo ziotela salatu dute Patakoneko kideek. Jarraitu Egoera gainditzeko borondatea eskatu diete Patakon gaztetxeko kideek eraikinaren jabeei irakurtzen

Patakon Gaztetxean sartu, 14 kide identifikatu eta nahi duenean hustu dezakeela mehatxu egin die Ertzaintzak

Sartu direneko bideoa: http://bambuser.com/v/2740271

Uribarriko bizilagunek jakinarazi dutenez, arratsaldeko 18:30ak aldera Ertzaintzaren hainbat patruila agertu eta ustez epailearen agindua zena eskuetan eraikinean sartu dira. Barruan zeuden 14 bat gazte identifikatu eta adin txikiko bati zaplasteko bat eman diote. Gaztetxea nahi dutenean hustu dezaketela mehatxu egin ostean alde egin dute.

Ertzaintza Patakon Gaztetxean sartu da gaur arratsaldean eta barruan zeuden lagunak identifikatu ditu. Arratsaldean, 18:00ak aldera, gaztetxeko atera iritsi eta barrura sartu dira -agenteetako batek ustez epaileak eraikina husteko emandako agindua eskuetan zuela- bertan zeuden lagunak identifikatzera. Patakoneko kideek azaldu dutenez, gazteetako batek poliziei han zer egiten zuten galdetu dienean ertzain batek zaplastekoa eman dio.

Gazteak identifikatu eta gero alde egin dute, baina joan aurretik gaztetxea hustera edozein unetan joan daitezkeela esan diete. Jarraitu Patakon Gaztetxean sartu, 14 kide identifikatu eta nahi duenean hustu dezakeela mehatxu egin die Ertzaintzak irakurtzen

Kukutza desalojatu dute baina eraispena gelditzea lortu dute

Ertzaintzak Kukutza Gaztetxea desalojatzea lortu du bertan zeuden gazteak atxilotuz batera. Dena dela, Errekaldeko auzokideek jarritako elegite bati esker epaielak eraikinaren eraispena bertan behera utzi du elegitea aztertu arte. Bihar bertan epaileak erabaki bat har lezake.

Desalojoak jarraipen handi aizan du hedabide geheinetan eta alderdi eta sindikatu nagusiek zein eragile askok Errekaldera hurbildu eta adierazpenak egin dituzte.

Bestalde, gaur asteazkena 17.00tan manifestaldia dietu dute Kukutzako gazteek. Asanblada jendetsua burutu dute Errekaldeko plazan eta datozen egunetarako ekimen ezberdinak prestatzeari ekin diote.