Artxiboa laburpen hitzeka: Zizur

Debekuak debeku, Zizurko Herrirak jendeari hots egin dio datozen ekimenetan parte har dezan

“ZIZURREN 11etan KORREOSTEIK KOTXEZ ATERAKO GARA”
“En ZIZUR SALDREMOS EN COCHES a las 11 de CORREOS”
HERRIRAREN OHARRA:

Gobernuaren ordezkariak Nafarroan debekatutako deialdi guztiei eusten die

Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Carmen Albak debekatu egin du Herrirak heldu den larunbaterako Tafallan deitutako manifestazioa, bai eta martxoaren 20an, asteazkena, Iruñean, Garesen eta Arbizun egitekoak diren bilkura ere. Eta gerta daiteke debekuak egotea herri gehiagoetam. Mobilziazio honen helburua honakoa da, hitzez hitz: “pertsona guztien giza eskubideak errespeta daitezela eskatzea eta, zehazki, Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 2012ko uztailaren 10ean emandako epaia bete dadila”.

Debekuak mobilizazioen goiburuan du oinarri: “197/2006 doktrina eten. No a la cadena perpetua. Inés askatu”. Gobernuaren Ordezkaritzaren ebazpenean onartzen da “goiburua kaltegabea dela irudi lezakeela”, baina, Inés del Ríoren izena sartuta dagoenez, manifestazioen helburua “ez da hain kaltegabea, ez eta doktrina bat ez aplikatzeko eskaera soil bat ere”, ETAkoa izateagatik zigortutako pertsona bat “goratu eta haren alde egitea” baizik, hark egindakoa “goretsi, babestu eta justifikatuz”.

Mobilizazio hauen debekuak agerian uzten du Espainiako Gobernua arduragabea dela eta tematurik dagoela eskubideen urraketan. Alde batetik, Inés del Ríoren giza eskubideak larriki urratzen ditu, ez baitu betetzen Estrasburgoko Auzitegiaren epaia, aske uzteko agindu zuena alegia. Eta oraingoan, gainera, Giza Eskubideen Goi-Auzitegiaren epai bat bete dadila eskatzen dutenen eskubide zibilak ere urratzen ditu.

“Inés” esatea terrorismoa goratzea dela esatea barregarria da, manifestaziorako eskubideari iseka egitea. Hortaz, ez diegu men eginen debeku horiei, eta herritarrei dei egiten diegu larunbat eguerdian Tafallara joateko, eta martxoaren 20an, asteazkena, arratsalderako Iruñean eta Nafarroa osoan antolatu ditugun mobilizazioetan parte hartzeko.

Atzo goizean administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu genuen Nafarroako Auzitegi Nagusian. Horrekin batera, harremanetan gaude alderdiekin, sindikatuekin eta gizarte eragileekin, debekuak gaindituta martxoaren 16an eta 20an Nafarroako kaleetara atera nahi dugulako giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko pankarta, berme guztiekin.

_________________

 NOTA DE HERRIRA:

Herrira mantiene todas las convocatorias prohibidas por la Delegada del Gobierno en Nafarroa

La Delegada del Gobierno en Navarra Carmen Alba ha prohibido la manifestación convocada por Herrira este sábado al mediodía en Tafalla, así como las concentraciones de Iruñea, Gares y Arbizu del próximo miércoles día 20. Y no descartamos que haya prohibiciones en más localidades de Nafarroa. El objeto de estas movilizaciones es, literalmente, “pedir el respeto de los Derechos Humanos de todas las personas y, en concreto, el cumplimiento de la sentencia del Tribunal Europeo de Derechos Humanos de Estrasburgo del pasado 10 de julio de 2012”.

La prohibición se basa en el lema de las movilizaciones: “197/2006 doktrina eten. No a la cadena perpetua. Ines askatu”. La resolución de la Delegación del Gobierno admite que el “lema puede parecer inocuo”, pero considera que al incluir el nombre de Inés del Río la finalidad de las marchas “ya no es tan inocua ni una simple solicitud de no aplicación de una doctrina”, sino que supone “ensalzar y apoyar” a una persona condenada por ser de ETA, “alabando, amparando o justificando” sus actividades.

La prohibición de estas movilizaciones nos dibuja a un Gobierno español irresponsable y reincidente en las vulneraciones de derechos. Por una parte, están vulnerando gravemente los derechos humanos de Inés del Río, al inclumplir la sentencia del Tribunal de Estrasburgo que ordenó su puesta en libertad. Y ahora también vulneran los derechos civiles de quienes están pidiendo que se cumpla una sentencia del Alto Tribunal de los Derechos Humanos.

El argumento de que decir “Inés” suponga enaltecer el terrorismo nos parece ridículo y una burla al derecho de manifestación. Por lo tanto, no vamos a acatar estas prohibiciones y llamamos a la ciudadanía a acudir masivamente a Tafalla este sábado al mediodía, y a tomar parte en las movilizaciones que hemos organizado en Iruñea y en toda Nafarroa el miércoles 20 por la tarde.

Ayer interpusimos un recurso contencioso-administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia. Y estamos en contacto con partidos, sindicatos y agentes sociales de cara a superar estas prohibiciones y garantizar que los días 16 y 20 de marzo podamos sacar a las calles de Nafarroa nuestra pancarta por los derehos humanos, la resolución y la paz.

Ernai EHko gazte antolakunde berriaren aurkezpena eginen da Esparru Gaztetxean

 

Zizurko Ernai-ren oharra:

Martxoaren 2an ospatu zen Lizarran Ernai Euskal Herriko gazte antolakunde berriaren I. kongresua. Irailean abiatu zen Zukgua prozesu eratzailearen uzta da Ernai. Euskal Herriko gazteok, lekuan leku, munduaren azterketa orokorra, ziklo politikoaren irakurketa eta gazte estrategiaren nondik norakoen inguruan eztabaidatu genuen. Eta gogotsu atera gara ideien hartu-eman horietatik. Somatu besterik ez zegoen Lizarrara urrreratu ginenon arteko giroa. Barrez eta algaraz, izena behingoz jakiteko urduritasuna, eguraldiak eskainitako eguzkiaren berotasun goxoa, ekitaldiari hasiera, txalo zaparradak hara hona, falta zirenak gogoan… Indar berriturik atera ginen gazteok frontoitik, ekitaldian entzundakoak eta sentitutakoak, gure ideietan berretsi baikintuzten; piztia pizteko azken urratsa. Elkartasuna nabaria zen eta lanean hasteko gogoa ere bai. Antolakuntzaz, independentzia, sozialismoa eta feminismoaren bidean jardungo du Ernaik, oztopoak oztopo, errealitateari aurre eginez, alternatibak eraikiz. Oraina gu garelako, Ernai garelako.

Eta Zizurren martxan gaude jada! Hortaz, martxoaren 16an, larunbata, Esparru gaztetxean eginen dugun aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Ordurarte, segi borrokan!

 

M8aren harira ekimenak antolatu dira Zizurren astean zehar

Emakumearen  Nazioarteko Egunaren harira pare bat ekimen antolatu ditu ZGAk Zizurko Esparru gaztetxean astean zehar. Martxoaren 6an Amaia Perez de Orozco ekonomilari feministaren bideo bat proiektatuko da. Bestalde, martxoaren 8an Iruñeko manifestaziora joateko deialdia luzatzen dugu hemendikan. Gauerako afari autogestionatua antolatu da.