Artxiboa laburpen hitzeka: urteurrena

Esparru gaztetxearen urteurrena ospatuko dugu larunbatean

Pasa den abuztuaren 20an 8 urte bete ziren Esparru gaztetxea lehen aldiz zapaldu genuenetik. Urtero egun hori heltzen denean, are kontzienteago gara denboraren joanaz eta nahitaez atzera egiten dugu so, milaka bizipen gogora ekarri nahian. Kosta egiten zaigu askotan, gure garunak ez duelako agian behar bezainbeste kapazidade oroitzapen guztiak barnean erregistratzeko. Baliteke ere, lausoki gogoratzea. Guztion artean, ordea, zer edo zer eraikitzea lortzen dugu, gure esperientziaren parte izan dadin, eman dugun pausu orok egin baitu posible herri mugimendua eta Esparru gaztetxea aktibo eta bizirik egotea. Iraganaren ondorio gara, onerako eta txarrerako; nor garen ahaztu gabe bagoaz aurrera!

Eta 8. urteurrena ospatzeko, larunbatean jaialdia ospatuko dugu Zizurren! 10:00etatik aurrera festa eta jai giroan elkar gozatzeko aukera izanen dugu! Bazkarirako txartelak Esparru gaztetxean daude salgai 7 eurotan.
Han ikusiko dugulakoan elkar,

Gora Esparru!

Heldu da Gaztetxearen 7. urteurrena!

7. urteurrena!

Datorren abuztuaren 25ean Zizurko Esparru Gaztetxeak bere 7. urtemuga ospatzeko jaialdia antolatu du. Aurtengoan hausnarketak eta eztabaidak protagonismo handia izango dute, gaztetxearen bilakaeraz eta etorkizunaz solasteko Gazte Topaketak antolatu ditugularik. Eta nola ez, jaiak ere bere tartea izanen du, bazkalostean bingoa, herri merkatua eta Txino Sound System-en musika emanaldia izanik, ondoren Karromusika kalez kale eta bukatzeko dantza eta jaia Gaztetxean bertan 22:00tik aurrera. Bazkarirako txartelak jada salgai dira 6 euroren truke. Gonbidatuta zaudete!!

Ekimenez jositako uda antolatu dugu!!

11 urte baino gehiago dira jada, Zizurko Gazte Asanblada borrokan hasi zenetik eta ekimenak aurrera eramaten dituela, Zizur herri solidariagoa bilakatzearen helburuarekin, kulturalki biziagoa, parte hartzaileagoa eta eta bidezkoagoa; gazteriaren ahotsa kontuan hartzen duen herria, non baliabideak egongo diren, gazteek proiektuak eta akintzak aurrera eraman ditzaten.

Jarraitu Ekimenez jositako uda antolatu dugu!! irakurtzen

ZORIONAK eta urte askotarako Gasteiz!

988an ateak zabaldu zituen Gasteiz hiriarentzat gaztetxeak, eta udaletxeak eskaini izan ez duen kulturaren hutsunea betetzeaz gain, antolatzeko eta lan egiteko beste eredu bat posible dela erakutsi diote gizarteari, asanbladan eta autogestioan oinarritutako eredua alegia. Urteurrena ospatzeko hilabete osoko egitaraua antolatu dute.

Prentsaurrekoan irakurritako testua:

Udaberriarekin batera, gainera datorkigu Gasteizko Gaztetxearen urtemuga eta aurten 24 urte betetzen ditugu. 1988tik 2012ra ateak zabaldu izan ditugu Gasteiz hiriarentzat, eta udaletxeak eskaini izan ez duen kulturaren hutsunea betetzeaz gain, antolatzeko eta lan egiteko beste eredu bat posible dela erakutsi diogu gizarteari, asanbladan eta autogestioan oinarritutako eredua alegia.

Asanbladetan jotafuego darabiltenek, emakumeek, gazteek, etorkinek, musikariek, antzerkilariek, ekologistek, antifaxistek, euskaltzaleek, ikasleek, bertsolariek… Gasteizko Gaztetxea zer den probatu dugu. Eta esan gabe doa probatu ez duenak ez dakiela zeri buruz ari garen. Muinoko enea eszenatokia duen taberna bat baino gehiago da, bertan sentimenduak, grinak, irrikak, kezkak… elkartrukatzen ditugu.

 Gainera azken urte honetan Gaztetxea borborka nabaritu dugu, orokorrean Gasteiz ikusi dugun modu berean. Etxearen bizitasuna biderkatuta da eta inoiz baino sorginduago sentitzen dugu. Astelehenetik igandera ekintzaz josi da, mota guztietako tailer eta ekintzekin: euskara klaseak, eskalada boulderra, boxeo tailerra, tutifree dohako denda, zineforumak, hitzaldiak, eztabaidarako gune desberdinak… Biziberritze hau Gasteiz mailan gertatu da ere, eta mugimendu ezberdinen uholdea sortu dela ikusi dugu, gazte berriak eta oro har, gauzak aldatzeko gogo ikaragarriak. Okupazioari dagokionez ere, asko izan dira urte honetan zehar egin diren gaztetxe saiakerak eta horrek pozez betetzen gaitu. Kasu gehienetan poliziak indarrez erantzun badu ere (Zaramaga, Errota, Txago, Arriaga), San Frantzisko kaleko etxe okupatuak hilabeteak daramatza Alde Zaharrean zehar okupazioaren eredua zabaltzen. Era berean etxe honek bizi duen desalojo egoera salatu nahi dugu, horrelako proiektuak beharrezkoak direlako. Jarraitu ZORIONAK eta urte askotarako Gasteiz! irakurtzen