Artxiboa laburpen hitzeka: txupinazoa

Esparru gaztetxearen urteurrena ospatuko dugu larunbatean

Pasa den abuztuaren 20an 8 urte bete ziren Esparru gaztetxea lehen aldiz zapaldu genuenetik. Urtero egun hori heltzen denean, are kontzienteago gara denboraren joanaz eta nahitaez atzera egiten dugu so, milaka bizipen gogora ekarri nahian. Kosta egiten zaigu askotan, gure garunak ez duelako agian behar bezainbeste kapazidade oroitzapen guztiak barnean erregistratzeko. Baliteke ere, lausoki gogoratzea. Guztion artean, ordea, zer edo zer eraikitzea lortzen dugu, gure esperientziaren parte izan dadin, eman dugun pausu orok egin baitu posible herri mugimendua eta Esparru gaztetxea aktibo eta bizirik egotea. Iraganaren ondorio gara, onerako eta txarrerako; nor garen ahaztu gabe bagoaz aurrera!

Eta 8. urteurrena ospatzeko, larunbatean jaialdia ospatuko dugu Zizurren! 10:00etatik aurrera festa eta jai giroan elkar gozatzeko aukera izanen dugu! Bazkarirako txartelak Esparru gaztetxean daude salgai 7 eurotan.
Han ikusiko dugulakoan elkar,

Gora Esparru!

Advertisements