Ernai EHko gazte antolakunde berriaren aurkezpena eginen da Esparru Gaztetxean

 

Zizurko Ernai-ren oharra:

Martxoaren 2an ospatu zen Lizarran Ernai Euskal Herriko gazte antolakunde berriaren I. kongresua. Irailean abiatu zen Zukgua prozesu eratzailearen uzta da Ernai. Euskal Herriko gazteok, lekuan leku, munduaren azterketa orokorra, ziklo politikoaren irakurketa eta gazte estrategiaren nondik norakoen inguruan eztabaidatu genuen. Eta gogotsu atera gara ideien hartu-eman horietatik. Somatu besterik ez zegoen Lizarrara urrreratu ginenon arteko giroa. Barrez eta algaraz, izena behingoz jakiteko urduritasuna, eguraldiak eskainitako eguzkiaren berotasun goxoa, ekitaldiari hasiera, txalo zaparradak hara hona, falta zirenak gogoan… Indar berriturik atera ginen gazteok frontoitik, ekitaldian entzundakoak eta sentitutakoak, gure ideietan berretsi baikintuzten; piztia pizteko azken urratsa. Elkartasuna nabaria zen eta lanean hasteko gogoa ere bai. Antolakuntzaz, independentzia, sozialismoa eta feminismoaren bidean jardungo du Ernaik, oztopoak oztopo, errealitateari aurre eginez, alternatibak eraikiz. Oraina gu garelako, Ernai garelako.

Eta Zizurren martxan gaude jada! Hortaz, martxoaren 16an, larunbata, Esparru gaztetxean eginen dugun aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Ordurarte, segi borrokan!

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s