Artxiboa gaika: agenda

Greba Martxa Zizurrera iristen da asteazkenean!

Irailaren 19an, asteazkenean, LAB sindikatuak antolatutako GREBA MARTXA Zizurrera iritsiko da. Udaletxeak AKANPADA egiteko baimenarik eman ez duen arren Martxa 18:30tan iritsiko da Zizurrera eta Correosen egingo diogu harrera. Zizurko kaleetan manifestazioa egin ostean Udaletxe aurrean batzar irekia egingo dugu eta 22:00ak arte han egonen gara. Martxistek dutxatzeko aukera izango dute polikiroldegian eta horren ostean afaria eta gaua pasako dugu erabakitzeko dagoen tokiren batean. Hurrengo egunean, gosal ostean 9:00etan martxak bere bidea hartuko du eta Etxabakoitzerako bidea hartuko du.

Info+ www.labsindikatua.org

Gaur hasiko da feminismoaren Astea!

Zizurko Gazte Asanbladak antolatutako udako egitarauaren bigarren asteari hasiera emango zaio. Feminismoa izango da aste honetako gaia, hitzaldi, tailer, eztabaida eta beste gauzen artean landuko dena.

Asteartean 19:30etan hitzaldi bat burutu dugu Esparru Gaztetxean, “Desfigurar el sistema patriarcal”
Asteazkenean 12:00tatik aurrera emakumeak muralak margotuko dituzte Esparru Gaztetxean
Ostegunean 19:00etan, Erreniaga parkean, hitzaldia bat burutu dugu abortuari buruz. Gurekin egongo dira eta parte hartuko dute hitzaldian “Asamblea por el derecho al aborto en Nafarroa”.
Larunbatean 10:00etatik 14:00etara, Esparru Gaztetxean, autodefentsa tailerra.
Eta bukatzeko, igandea, 22:30etan Zineforum feminista Esparru Gaztetxean.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Martes a las 19:30 hemos organizado una charla en el Gaztetxe Esparru en la cual se hablara sobre “Desfigurar el sistema patriarcal”
Miércoles desde las 12:00 en adelante, las mujeres pintaran murales en el Gaztetxe Esparru
Jueves a las 19:00, el en Parque Erreniaga, hemos organizado una charla sobre el aborto. Con nosotros estaran y participaran en dicha charla Asamblea por el derecho al aborto en Nafarroa.
Sábado desde las 10:00 hasta las 14:00, en el Gaztetxe Esparru, taller de autodefensa para las mujeres
Y para terminar con esta semana, el domingo, a las 22:30, Zineforum feminista en el Gaztetxe Esparru
ANIMATE Y TOMA PARTE!

Ekimenez jositako uda antolatu dugu!!

11 urte baino gehiago dira jada, Zizurko Gazte Asanblada borrokan hasi zenetik eta ekimenak aurrera eramaten dituela, Zizur herri solidariagoa bilakatzearen helburuarekin, kulturalki biziagoa, parte hartzaileagoa eta eta bidezkoagoa; gazteriaren ahotsa kontuan hartzen duen herria, non baliabideak egongo diren, gazteek proiektuak eta akintzak aurrera eraman ditzaten.

Jarraitu Ekimenez jositako uda antolatu dugu!! irakurtzen

Astezkena 28, elkarretaratzea “Correos”en. Concentracion el Miercoles 28 en “Correos”

Datorren Asteazkena 20.00tan elkarretaratzea egongo da Zizur Nagusiko sarreran, Correosen parean, Martxoaren 29ko greba orokorraren harira, “Kapitalaren aurka, M29 greba orokorra” lelopean.

El proximo Miercoles a las 20h, habra una concentracion en frente de Correos bajo el lema “Contra el capital 29M huelga general”.