Abian da ‘Gaztetxeak eta generoa’ ikerketaren fase praktikoa

Gaztetxeetan erreproduzitzen diren genero rolak aztertu ditu Pili Álvarez soziologo gazteak ikerketa baten bidez. Orain, lanaren alde praktikoa martxan jartzeko ordua iritsi da, gaztetxeentzat baliagarria izango den materiala sortzeko unea. Gasteizko Gaztetxean egingo da lehen bilkura, larunbatean 10:00etan. Deialdi irekia da, edonork hartu lezake parte.
Pili Álvarez Molés Komantxe Konpartsako kidearen oharra:

Zergatik dira gaztetxeetako kide gehienak mutilak? Neskek ez dutelako parte hartzerik nahi edo beste hainbat faktorerengatik? Edonork hitz egin lezake asanbladetan? Iritzi guztiei garrantzia berbera ematen zaie? Generoaren arabera sailkatu litezke gaztetxetako eginbeharrak? Iragan urtean ikerketa bat egin nuen galdera horiei eta beste askori erantzuna bilatu asmoz. Euskal Autonomia Erkidegoko 15 gaztetxek, 26 neskek eta 11 mutilek hartu zuten parte elkarrizketetan, eztabaida taldeetan, behaketetan zein galdetegi batean. Emaitzak ez ziren oso positiboak izan, ikusi baikenuen zenbait kasutan jarrera sexistak ekiditeko ahalegina egiten den arren, gehienetan ez zaiola lehentasunik ematen gaiari. Azpimarratzeakoa da gaztetxeek, zentzu askotan, balio handia dutela, eta joera sexistak eraldatzeko prozesuak aurrera eramateko leku aproposak direla.

Ikerketa egiterakoan argi geneukan 2. fase bat egin behar zela, fase praktikoa alegia. Horretarako, Gasteizko Gaztetxean geratu gara urtarrilaren 26an, 10:00. Bigaren fasea erabat irekia da, hau da, nahi duenak nahi duen esparrutik parte hartu lezake, eta nahi duguna egingo dugu (txostenak, tailerrak, dinamikak, hitzaldiak etab). Helburua prozesu kolektibo batetik material aproposa egitea da, gero gaztetxe eta gazte asanblada guztietatik zabaldu ahal izateko, genero harremanen inguruan eztabaidatzeko eta behar denean aldaketak egiteko.

Etortzekotan, konfirmatzea eskertuko genizueke. Bestalde, edozein zalantza, galdera edo iritzi eman nahi izanez gero, idatzi arazorik gabe. Harremanetarako kontaktua: pilialvarezmoles@gmail.com

OHARRAK:

Formazeutika atalean duzue eskuragai ikerketa.
Hurrengo astean argitaratuko dugu Pili Álvarezi egindako elkarrizketa.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s