“HARRIZ HARRI, HERRIA ERAIKIZ” KANPAINA HASI DA

image

 

 

Harriz harri, herria eraikiz kanpaina abian da jada. Zizurko Gazte Asanbldak beorburura ateraldi bat egin zuen irailean, datorren kurtsoko plangintza zehazteko. Horretan, argi ikusi zuten krisia zela guztion egunerokoa zipristintzen duena eta hori izanen zela lanketan ardatz. Bestalde, denbora tarte jakinetan gai konkretuak zehaztu beharrean, egunerokotasunarekin jolastea zela egokiena adostu zuten, unean une gertatzen zenari garrantzia emanez. Horren guztiaren aurkezpena, azaroaren 17an egin zuten, Esparrun bertsoafaria antolatuz. Julio Soto eta Eneko Lazkoz izan ziren gonbidatuak.

Lehenengo ekintzak hasi dira jada, egitarauan ikusi daitekeenez. Aipatu, bitxikeri tailerrera hurreratu nahi duenarentzat, ongi legokela laten txapak eta nespresoen kapsulak gordetzea, baldin eta aukerarik badago.

Bestalde, hautatutako lemak badu bere arrazoia. Aurkezpenean proiektatutako bideoan, gazteon arazoak harrien bidez irudikatu ziren, zama baten modura. Gorritxok bere gain hartu zituen guztiak, baina une bat heldu zen, zeinean ezin zuen aurrera jarraitu, harriek gehiegi pisatzen baitzuten. Orduan, gazteak azaldu ziren Gorritxo laguntzeko. Guztiek batera eta elkarlanean eginen zieten aurre arazoei, argi zegoelako pertsona batek bakarrik ezin zuela.

Azkenik, aipatu nahi duena dagoela gonbidatua antoltatu diren ekintza guztietara. Zatoz eta parte hartu!

 

One thought on ““HARRIZ HARRI, HERRIA ERAIKIZ” KANPAINA HASI DA”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s