«Zukgua» prozesua martxan jarri dute gazte antolakunde berri bat sortzeko helburuarekin

[Iturria: naiz.info]Ehunka lagunek parte hartu dute gaur eguerdian Zarautzen gazte antolakunde berri bat sortzeko prozesua abian dagoela ezagutarazteko burutu duten ekitaldian. Gaur aurkezpen afaria izango da Esparru Gaztetxean.

«Zukgua» prozesua abian dagoela ezagutarazi dute ehunka gaztek gaur eguerdian Zarautzen burutu duten ekitaldian. Prozesu horren helburua gazte erakunde berri bat sortzea izango da eta aldi berean, norbanakotik kolektiborako pausua ematera bultzatu nahi ditu gazteak.

Prozesu horren irudia fruituak izango dira eta «zukua» ematea espero dute. Izan ere, asanbladak antolatuko dituzte herri guztietan gaur egungo egoeraz, Euskal Herriko ziklo politiko berriaz eta gazte erakunde baten antolakuntzaz eztabaidatzeko.

Eztabaida prozesua martxo hasieran bukatuko da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s