Bilboko Uribarri auzoko Patakon gaztetxea desalojatu dute!

Polizia iturriek jakinarazi dutenez, goizeko seiak inguruan, hainbat ertzain agertu dira Bilboko Uribarri auzoan dagoen Patakon gaztetxera eta, hustarazteko agindu bat tarteko, barnean zeuden bost lagunak kanporatu egin ditu.

Iturrien arabera, hainbat lagun agertu dira geroago gaztetxearen hustarazpena salatu eta haren proiektua defendatzera. Ez da inolako istilurik egon, betiere Ertzaintzak emandako informazioak dioenez.

Patakon kolektibo sozialeko kideek ekainaren hasieran jarri zuten martxan gaztetxea, Matiko kalean dagoen eraikin hutsa aprobetxatuz. Mende erdi zeraman erabili gabe.

Ekainaren 15ean, ehunka lagunek manifestazioa egin zuten Uribarrin, gaztetxearen beharra aldarrikatu eta eraikinaren jabeei egoerari konponbidea aurkitzeko gonbitea egin asmoz.

Ekimenak:
  • Gaur, 11:00etan: prentsaurrekoa
  • Ekainak 28, osteguna, 11:00etan: Kazerolada udaletxean
  • Ekainak 29, ostirala, 17:00etan: INAUGURAZIOAREKIN AURRERA!

ANIMO GAZTEAK!

GAZTETXEAK AURRERA!

info+ naiz.info , topatu.info ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s