Egoera gainditzeko borondatea eskatu diete Patakon gaztetxeko kideek eraikinaren jabeei

Bilboko Uribarri auzoko Patakon gaztetxeak bizi duen egoera gainditzeko borondatea jar dezatela eskatu diete gaztetxeko kideek eraikinaren jabeei.

20120613_patakon_gaztetxea

Patakon gaztetxeko kideek eman duten prentsaurrekoaren irudia.
19 pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak, eta horrez gain, adin txikiko bati aurpegian zaplastekoa jo zioten.

Bilboko Uribarri auzoan dagoen Patakon gaztetxera kalez jantzitako bi ertzain sartu ziren atzo 19.00ak inguruan. Utzarazteko baimenik gabe, gaztetxea «nahi dutenean» hustu dezaketela mehatxu egin eta 19.40 inguru alde egin zuten oihu artean.

Egoera horren aurrean, eskaera garbia egin diete gaztetxekoek eraikinaren jabeei: «Beren aldetik borondatea jar dezatela eskatzen diegu egoera desblokeatzeko».

Guztira 19 pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak, 14 gaztetxe barruan eta 5 kanpoan. Identifikazioez harago, adin txikiko bati aurpegian jo ziotela salatu dute Patakoneko kideek.

«Bidegabeko» ekintza honen aurrean auzotarrek izan zuten jarrera txalotu nahi izan dute, minutu gutxitan «ehun pertsona baino gehiago» hurbildu zirela azpimarratuz. Auzotarren jarerra txalotzeaz gain, astebetean «1.000 sinadura, 1.000 lagun edo talde baino gehiago» gaztetxera hurbildu direla ere azaldu dute, «babesa eta laguntza eskainiz».

Eurek eginiko hautua garbia dela esan dute, «tipi tapa Uribarri pizten jarraituko dugu». Bide horretan, manifestazioa deitu dute hilaren 15erako. Martxa 19.30etan abiatuko da, Uribarriko eskoletako plazatik.

iturria: naiz.info

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s