Patakon Gaztetxean sartu, 14 kide identifikatu eta nahi duenean hustu dezakeela mehatxu egin die Ertzaintzak

Sartu direneko bideoa: http://bambuser.com/v/2740271

Uribarriko bizilagunek jakinarazi dutenez, arratsaldeko 18:30ak aldera Ertzaintzaren hainbat patruila agertu eta ustez epailearen agindua zena eskuetan eraikinean sartu dira. Barruan zeuden 14 bat gazte identifikatu eta adin txikiko bati zaplasteko bat eman diote. Gaztetxea nahi dutenean hustu dezaketela mehatxu egin ostean alde egin dute.

Ertzaintza Patakon Gaztetxean sartu da gaur arratsaldean eta barruan zeuden lagunak identifikatu ditu. Arratsaldean, 18:00ak aldera, gaztetxeko atera iritsi eta barrura sartu dira -agenteetako batek ustez epaileak eraikina husteko emandako agindua eskuetan zuela- bertan zeuden lagunak identifikatzera. Patakoneko kideek azaldu dutenez, gazteetako batek poliziei han zer egiten zuten galdetu dienean ertzain batek zaplastekoa eman dio.

Gazteak identifikatu eta gero alde egin dute, baina joan aurretik gaztetxea hustera edozein unetan joan daitezkeela esan diete.

Hain zuzen ere gaur bertan gaztetxeko lagunek salatu egin dute azken egunotan poliziaren jazarpenaitogarria izan dela, baina hala ere, ez zirela kikilduko. Ertzaintzaren presentziaz ohartarazi eta berehala gaztetxea husten ari zirela zabaldu egin da, baina ez da halakorik gertatu azkenik. Nolanahi ere, azpimarratzekoa da albistea ezagutu eta gutxira Patakonera bertaratu den jende kopuru handia.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s