Lokal huts bat okupatzen ahalegindu dira Gasteizko Errota auzoko gazteak

Gasteizko Errota auzoko lokal huts bat okupatu zuten hamarnaka gaztek atzo, baina polizia autonomikoa eta lokalaren jabea agertu eta negoziatzen saiatu arren, kalean geratu ziren. Desalojoa salatzeko, argazki masiboa aterako dute asteartean eta manifestazioa deitu dute ostegunerako.

Iragan azaroan jarri zuten martxan gazte lokal baten alde egiteko dinamika Errota auzoko gazteek eta, ordutik, ekintza ugari antolatu dituzte.

Mobilizazioak:

Otsailak 28, asteartea: 19:00etan, argazki masiboa Errotako Auzo Elkartean.
Martxoak 1, osteguna: 19:30etan, manifestazioa Aldabe gizarte etxetik.

Gasteizko Errota auzoko gazte asanbladaren oharra:

Errotako gazte asanblada, Errota Zaharreko arazoei alternatibak sortzea helburu duen gazte eragile anitza da. Auzoan dauden arazoak asko dira: ESPEKULAZIOA, ESKUBIDE URRAKETAK, AISIALDI ESKAINTZA OSO MURRITZA, MURRIZKETAK… Baina jakin badakigu posiblea dela beste Errota bat erikitzea. Eta horregatik, egunez egun gabiltza lanean, beste Errota aske eta koloretsu batean sinisten dugulako!!

Gainera, Gasteizko udaletxearen partetik, murrizketa asko ematen ari dira kultur arloan, gizarte esparruan… Eta horrek guztiak, Errotako auzokideoi zuzenean eragiten digu, ondorioak latzak direlarik.. Errotako Auzo Elkartea egoera larrian aurkitzen da: Errotako Auzo Elkartea aurrera eramateko diru laguntzak kenduko dituzte eta horrek local honen itxiera ekarriko du.

Errotako Gazte Asanbladak, dinamika asko Errotako Auzo Elkartean aurrera eramaten ditu, honek utzitako gela batzuetan: TAILERRAK (sabel dantza, euskal dantzak, kitarra tailerra eta antzerki tailerra), TRUKE AZOKA, HITZALDIAK, BIDEO EMANALDIAK… Hala ere, azpimarratu nahi duguna da, gela horiek ez direla gureak.

Egoera honen aurrean, okupazioa ikusten dugu irtenbide bakartzat. Horregatik, otsailaren 25ean, Gasteizko Errota auzoko zaldiaran plazan aurkitzen den lokal bat okupatu genuen. Goizeko 12:00etan hamarnaka gazte bildu ginen plazan eta behin lokala okupatuta, prestatuta genuen okupazio jaialdiari hasiera eman genion. Oka jolasarekin hasi genuen eguna eta auzokideekin dinamika bera konpartitzen hasi ginen. Handik ordu erdira polizia autonomikoa eta lokalaren jabeak gerturatu ziren. Beraiekin negoziatzen saiatu ginen eta horretarako asanbladako bi kide identifikatu ziren.

Jabeek ez zuten negoziatu nahi izan eta lokaletik gu botatzeko asmoarekin kanuto-koak deitu eta zerraila aldatu ziguten gu kalean utziz. Jabeekin hitz egin eta gero argi geratu zaigu espekulatzaile hutsak besterik ez direla eta nahiago dutela lokal bat hutsik utzi auzoko gazteek bertan hainbat dinamika burutzea baino.

Eta orain zer gertatuko da gurekin??? Argi daukagu lanean jarraituko dugula eta auzoan lokal aske eta autogestionatu bat izan arte ez garela geldituko!!! Egoera hau salatzeko, martxoaren 1ean arratsaldeko 19:30etan Aldabetik aterako den manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu!!

info+ http://www.topatu.info

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s