Amurrioko gaztetxearen proiektua aurrera doa

Lehen okupazioan poliziarekin arazoak izan arren eta Udaletxeak ere irtenbiderik ematen ez duen arren, Amurriko gazteek gaztetxea lortzeko borrokan jarraitzen dute eta okupatutako eraikina garbitzen eta atontzen ari dira. Herri bat gaztetxe bat!

AMURRIOKO GAZTE ASANBLADA:

Otsailak 3az geroztik Amurrioko Gazte Asanbladako 9 kideek auziperatuta jarraitzen dute eta jarraituko dute udalak salaketa kendu ezean.

Pasaden astean udaletxeari azalpenak eskatu eta soilik erantzun antzuak jaso ondoren hasitako bidearekin jarraitzea erabaki genuen. Horregatik otsailaren 13an kontzentrazio bat burutu genuen ‘Epaiketarik ez!Herri bat gaztetxe bat’ lelopean. Kontzentrazioaren ostean bertan bildutako gazte guztiak Gaztetxera (Landa Zuri) joan ginen kanpoko aldea txukundu eta atontzera. Garbitzen hasi ginenean Ertzaintza agertu eta bost pertsona identifikatu zituen beste 20 gazterekin batera Gaztetxearen kanpoko aldea txukuntzen ari ziren bitartean.

Ez dugu etsiko, nahi haina oztopo jarrita ere ez dugu hasitako bidea alde batera utziko. Ezerk ez gaitu geldituko, eta horregatik Gaztetxea txukuntzeko kedada dago egunero 17:00etan plazan. Lan handia dago, eta denon laguntza ongietorria izango da. Deialdia zabalduz jendea bertaratzera animatzen dugu, horrela lortuko dugulako, denon lana beharrezkoa izango delako.

Argi utzi nahi dugu hasitako bidea bukatuko dugula, erabakia hartuta dago: Amurrioko Gaztetxea ari da martxa hartzen, gelditu gabeko aurrerapausoak ematen. Honenbestez, hurrengo egunetan inguruko bizilagunei eskutitz bat bidaliko zaie guztia azaltzen.

Azkenik udalaren jarrerari erantzuna emateko burututako manifestazioan, giza-katean, kontzentrazioan eta ekintza guztietan parte hartutako gazte guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu!

Animo gazteak, lanari ekinez lortuko dugu!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s