Okupazioa aldarrikatu dute ehundaka gaztek Bilbon

800 gazte inguru batu dira Bilbon burutu den okupazioaren aldeko manifestazio nazionalean. Kontzertu ibiltariak musika jarri dio ibilbide guztiari, tarteka “Okupazioa!” oihuak entzuten ziren bitartean.

Okupazioa aldarrikatzeko asmoz 800 gazte hurbildu dira Euskal Herri guztitik Bilbora. 17:30ak aldera hasi da manifestazioa Arriagatik gaztetxe ezberdinetako kideek “Gure ametsak dirauen bitartean zuenak egin du!” zioen pankarta eskuetan zutela.

Bidean zehar kamioiaren gainean kontzertu ibiltaria izan da Bad Sound Systemen eskutik. Banderola andanaren artetik “Okupazioa!” eta ” Okupazioa delitua bada, gora delinkuentzia!” moduko oihuak entzun dira.

Manifestazioari amaiera emateko, desalojatutako gaztetxeak oroitu dituzte, Euskal Jai, Kukutza eta Uxotegi besteak beste. Errepresio guztiaren gainetik eskaintzen diren tailer, hitzaldi, kontzertu eta abar luze bat, bai eta etxebizitza eskubidea, autogestioa, berdintasuna eta bestelako balioak borrokatzeko guneak diren hauek defendatzeko asmo irmoa erakutsi dute.

“Herri bat, gaztetxe bat! Sentituz, pentsatuz eta okupatuz!” eta “Okupatzeko prest gaude! Okupatzera goaz! Presta daitezela! Gure ametsak dirauen bitartean, zuenak egin du! Gora okupazioa! Gora gaztetxe ta gazte asanbladak! ” hitzekin eman diote amaiera manifestazioari.

info eta argazki+: topatu.info

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s