Eibarrek badauka ametsen fabrika!

Eibarko Gazte Asanbladaren oharra:

Gaurtik, Eibar apur bat alaiagoa eta koloretsuagoa da, Gazte Asanbladak Iparragirre kalian dagoen Cadenas Iris fabrika zahar eta abandonatua okupatu du. Asmoa argia da, grisa kolorez bete eta eibartar orori aginte bariko gune askea eskaintzea. Gaztetxeak norberak dituen trebeziak eta ahalmenak besteenekin batu eta modu kolektiboan gure bizitza sozialean, politikoan zein kulturalean faltan botatzen ditugun ekarpenak eta harremanak garatzeko aukera ematen duela sinesten dugu. Gune autogestionatua nahi dugu, denon lekua izango dena eta eskaintza kultural anitza emango digun toki askea. Eibartarron, eta nola ez, auzokideen artean poztasuna eta alaitasuna zabalduko duen gunea da lortu nahi duguna, beraz, errespetuan eta elkarbizitzan oinarritutako gunea izango da gaztetxea.

Denon iritzia eta denon ideiak izango dira beharrezkoak, herritar guztion gune bilakatu nahi dugun lekua da gaztetxea. Horregatik, eredu parte hartzaile baten aldeko apustu garbia egiten dugu, denon ahotsa eta iritzia kontutan hartuko duen eredua.

Hau dela eta, ezin amaitu bertan parte hartzeko deia egin gabe. Hasieran aipatu bezala Iparragirre kalian (Karmelitas eliza parian) egongo gara besoak zabalik elkarlanean aritzeko irrikitan, ilusioz eta poztasunez lepo.

Eibarko Gazte Asanblada

2011ko abuztuak 24

Info + gara.net

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s