Kukutza gaztetxea eraisteko andamioa jartzea eragotzi dute bertan bildutakoak

Atzo goizeko 7:30etan jendetza bildu zen Bilboko Kukutza Gaztetxearen inguruan Cabisa S.A.-k –eraikinaren jabe den enpresa eraikitzailea– muntatu nahi zuen andamioa jartzea eragozteko. Gaztetxeko kideek horren berri ez diela inork eman salatu dute, astearte arratsaldean kontratu enpresa bat joan eta andamioa muntatu behar zutela esan zieten arte. Horiekin negoziatu eta atzo arte ez muntatzen hastea adostu zuten. Atzo ere ezin izan zuten ordea andamioa muntatu, jendetzak eragotzi zuen-eta.

Gazte asanbladako kideek azaldu dutenez, Cabisa S.A. enpresak ez ditu oraindik eraikina eraisteko behar dituen agiri guztiak, baina euren kalkuluen arabera irailerako izan ditzakete. Gaztetxea eraistea sahiesteko bide judiziala hartzeko asmoa agertu dute berriz ere gazte asanbladako kideek. Behar diren ate guztiak joko dituzte eta prozesuak irauten duen bitartean eraikina ez botatzea espero dutela azaldu dute.

Bitartean auzotarren sostengua jasotzen jarraitzen du Gaztetxeak. Atzo Errekaldeberriko auzo elkarteak deituta asteazkenero egiten duten kontzentrazioa burutu zuten adin guztietako auzotarrek.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s