Erresistentzia Brigadak eta Manifa Internazionala Kukutza III Gaztetxearen alde

 Kukutzako gazteen oharra:

Kukutza III gaztetxea huste eta botatze arrisku larrian dago. Epaileak eraikina husteko agindua sinatu du, errekurtsoa aurkezteko aukerarik eman gabe; eta eusko jaurlaritzaren onarpena dauka eraikina botatzeko baimenak. Epaitegiko tramiteak zein tramite administratiboak aurrera doaz habiadura bizian eta premiazko izaerarekin. Hau guztiagatik, uztailaren 16an, 18:00retan Bilboko udaletxetik habiatuko den naziaorteko manifestazioa prestatu dugu, beste gauza batzuen artean. Mobilizazio honetara dei egiteko zure laguntza beharrezkoa dugu.Zer eskatzen dizuegu? Zuen hizkuntzan dagoen manifestazioaren kartela deskargatu eta inprimatu, kartela eskuetan argazki bat atera eta ondorengo helbidera bidali: kukutzalove@gmail.com . Garrantzi handikoa da zuen partehartzea, errekalderako bereziki, baina baita Bilborako zein Euskal Herriko kolektiboentzako ere.

Bestaldetik ere, Erresistentzia Brigadak prestatu ditugu UDA OSORAKO. Hori dela eta, deialdia luzatzen diogu herri ekimenean, gaztetxeetan, baloreeetan, elkartasunean, mundua egunez egun eraldatzeko gaitasunean eta azken finean, ongizate amankomunean sinisten duen pertsona orori, Kukutzara ETOR DADIN aurtengo udan zehar ERRESISTENZIA BRIGADEETAN parte hartzera; egun, aste edo uda osorako bada ere.

Gosaria, bazkaria, lo egiteko tokia, txandak, komisioak eta lan haundia izango dugu guztion artean banatzeko. Horretarako: Ekarri ahal duzuen guztia (Furgonetak, kanpin dendak, herramienta, ideiak, gogoak, janaria, lo sakuak, …..) Kukutza III Gaztetxea, gurea da garaipena!! Guztion artean lortuko dugu!! Ez dira pasako!!

Firma bilketa ere hasi da, zure herri zein bailaran zabaldu eta Kukutzara eraman edo bidali posta bidez. Eskatu behar duzuena hemen edoi kukutzakoei idatzita, sinaduren orrian, lortzen ez baduzue, izena abizena, EHNA DNI, posta elektronikoa eta sinadura atera dadila. Denon laguntza ezinbestekoa da!!Animatu eta irabaztera!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s