AHT Nafarroan: Hasi baino lehen geldi dezagun. Maitzaren 28 eta 29, txirrindula martxa.

AHT Gelditu! Elkarlanak Maiatzaren 28 eta 29an Castejon eta Iruñea artean burutuko den txirrindula martxan parte hartzera deitzen du. Nafarroako AHTren egitasmoaren lehen zatia, hain zuzen, tarte horretakoa da. Ekimen horren helburuak honako hauek dira:

 – Lehenik eta behin, AHTk sortuko lituzkeen txikizioak bertatik bertara ikustea. Dakizuenez, aurtengo udan Kadreita eta Alesbes artean lanak hastekoak dira. Halaber, AHTrekin lotura estua duten azpiegituren eraginez jabetzea, besteak beste Castejongo zentral termikoak, Alaizko harrobiak, autobide elektrikoa…

– AHTk kalteturiko eskualdetako oposatzaileen arteko harreman eta informazio trukaketa ahalbidetzea, beronek bultzatzen duen estres kulturaren aldean abiadura motela erabiliz.

 – Nafarroako historian sekulan izandako egitasmorik txikitzaile eta xahutzaileena salatzea. Izan ere, ingurugiroari atzera bueltarik gabeko kalteak sortuko lizkioke eta murrizketa sozial ikaragarriak suertatzen ari diren garaian energia, zein diru xahuketa arrazoigabeak suposatuko lituzke. Halaber, azpimarratu behar da inposatutako azpiegitura hau bankuak zein eraikitze enpresak bezalako botereguneentzat baizik ez litzateke mesedegarri izanen, eta bakar bakarrik populazioaren gutxiengo batek erabiliko zuela minutu eskax batzuk irabazteko.

Harremanetarako: 618 80 26 48 telefonoa eta ahtrikeznafarroa@gmail.com eta hemen http://noaltavahtgelditu.blogspot.com/

Hitzaldia: Maiatzak 26 Iruñazarra TABERNAN 18.30etan hitzaldi bat antolatu dugu Roberto Bermejo, UPVko Ekonomiaren Irakaslea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s