Zizurren egindako margoketen kontrako auziaren bigarren zatian, fiskalak kartzela zigorrak kentzea erabaki du.

KAHTeak txikituk Zizurren egindako AHTren kontrako pintaden auzia salatu du eta epaiketaren bigarren zatia nolakoa izan den kontatu du.

 kAHTeak txikituren oharra:

 Gaur goizeko 11:30ean hasi da Nafarroako Auzitegian AHT-ren aurkako pintaketak egitea egotzita epaituak ziren lau pertsonen aurkako saioaren bigarren zatia. Hasiera batean beraiei 20-24 hilabetetako kartzela zigorra eta guztien artean 20.000 euroko isuna eskatzen bazitzaien ere, fiskalak falat bezala egoztea eta 3.600 euroko kalteordaina ordaintzea eskaini zien, baina akusatuek ez zuten onartu tribunala onartzen ez zutelako. Zizur Nagusiko udaltzainek eta polizia foral batek deklaratu ostean, akusatuek ez zuten deklaratu nahi izan ez ziotelako epaileari zilegitasunik onartzen epaitzeko, epaiketa politikotzat ulertzen zutelako horrelako eskaera fiskala tarteko izanda. Epaiketaren bigarren zatia Afganistanen dagoen guardiazibil baten deklarazioarekin hasi da, testigu bezala zitatua zegoena baina bake misioan zegoelako agertu ezin izan dena. Ez du akusatuetako inor identifikatu ahal izan pintaketen egile bezala. Epaituek azken hitzaren eskubidea erabili nahi izan dutenean beraien arrazonamendua emateko, epaileak moztu egin ditu horrek epaiketarekin zerikusirik ez zeukala esanez. Bukatzeko, esan beharra dago aurreko kartzela zigorra eta isun eskaera fiskalak delitutik falta bezala izendatzera pasa duela, sei egunetako etxe barruko egonaldia eta 3.600 euroko kalte ordainen ordainketa izango litzakeena. Defentsak absoluzioa eskatu du akusatuentzat, zigortzeko zantzuak egon arren balizko frogarik aurkeztu ez delako. Gainera, erantzunkizun zibilari dagokionez, Zizur Nagusiko Udala ez da akusazio gisa aurkeztu, ez eta inolako kalte ordainik eskatu ere. Era berean, garbiketa lanek izan duten kostua dela eta ez du inolako zor agiririk aurkeztu. Epaiketa burutu bitartean, kontzentrazioa burutu dute AHT eta epaiketaren aurka. Epaitutako pertsonok pentsatzen dugu fiskalaren hasiera bateko eskaerak makroproiektu honen aurka gaudenok kikiltzea duela helburu. Urtebetean kartzela zigorraren mehatxupean izan gaituzte, nahiz eta abokatuak errekurtso bat jarri zuen falta eskaerarekin epaituak izan gintezen eta ez delitupean. Ministeritza fiskalak eskaera jeitsi behar izan duela ulertu dugu, zeinak argi eta garbi uzten duen hasierako eskaera horren helburu politikoa.

kAHTeak txikitu!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s