Iruñeko udaltzainek Zizurko bi gazte eta Iruñerriko beste 8 atxilotu dituzte sanferminetan ikurrina atera nahi izateagatik

Gutxienez 10 lagun atxilotu ditu Iruñeko Udaltzainak, horien artean 3 adin txikikoak. Kale istiluak eta agintarien aurkako atentatua leporatzen diete, azken sanferminetako txupinazoan suertatutako istiluen harira.

Oraindik guztiz konfirmatua ez izan arren, Amnistiaren aldeko Mugimenduak dioenez 13 pertsona inputaturik egon daitezke. “Momentuz, 10 atxiloketa konfirmatu ditzazkegu, baina gerta daiteke gehiago izatea”.

Atzo goizean, adin txikiko 3 pertsona aske geratu dira. Lau atxilotu gehiago atzo arratsaldean epailearearen aurretik pasatu ziren.  Aske gelditu ziren, baina epaitegietan sinatu beharko dute hamabostean behin. Gainontzekoak, gaur  goizean pasako dira epailearen aurretik.

Istilu larriak izan ziren iazko txupinazoan. Ikurriña erraldoi bat ateratzen saiatzen ari ziren gazte batzuen aurka kargatu zuten udaltzainek, eta egoera oso arriskutsua sortu zuten Iruñeako Udal plazan. Zauritu ugari izan ziren udaltzain uniformatu eta kalez jantzitako polizien interbentzioagatik.

Udaltzainek borrekin kolpatu zituzten ikurriña erraldoi bat ateratzen saiatzen ziren gazteak, eta horietako batzuk zauri larriak sufritu zituzten.
 Egun berean, gazte bat atxilotu zuten, Imanol Salinas. Udal plazan egindako kargan zaurita suertatu zenez osasun zentro batera joan zen eta bertan atxilotu zuten.

Info+ www.ateakireki.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s