Gorka eta beste sei lagun espetxeratu dituzte

Fiskalak espetxea eskatu du lau atxilotuentzat eta denek salatu dituzte tratu txarrak:

Iñigo González:
Bai mediku forentseari eta bai epaileari jasotako torturak salatu dizkie. Tratua oso gogorra izan dela adierazi du, hainbat aldiz poltsa jarri diote buruan arnasarik gabe utziz, kolpeak eman dizkiote gorputz osoan, bortxaketa imintzioak egin dizkiote eta elektrodoak jartzeko mehatxuak eta simulazioak egin dizkiote. Psikologikoki ere oso gogorra izan da tratua, bere senideekin mehatxu ugari egin dizkiotelarik.

Gorka Zabala:
Poliziak egindako mehatxuen eraginez medikuaren eta epailearen aurrean ez du torturarik salatu baina bere abokatuari kontatu dio Guardia Zibilek gogor torturatu dutela. Poltsa jarri diote buruan arnasarik gabe utziz, kolpe ugari eman dizkiote eta tratua psikologikoki ere oso gogorra izan da. Bortxatzeko mehatxuak egin dizkiote, baita elektrodoak jartzeko mehatxuak ere. Familiarekin ere presio psikologiko eta mehatxu ugari egin dizkiote.

Jon Patxi Arratibel:
Mediku forentseari ez da ausartu salaketa jartzera baina epaileari zehaztasun handiz esplikatu dio jasan duen infernua. Deklarazio polizialetako batean, sinadura botatzeko lekua bere izenearen ondoren aztnugal idatzi du, alegia laguntza alderantziz. Epaileari azaldu dio nola egin duen hori, eta zergati egin duen. Indefentsio egoera izugarri horren aurrean, tortura saio gogorren erdian laguntza behar zuela adierazteko esplikatu dio epaileari. Honi ere poltsa jarri diote buruan hainbat aldiz, kolpe ugari eman dizkiote, mehatxu ugari egin dizkiete senideekin eta hurbileko lagunekin. Bortxatzeko eta elektrodoak jartzeko imintzioak ere egin dizkiote.

Gorka Mayo:
Presio psikologikoak, mehatxu batzuk eta galdeketa luzeak jasan ditu baina fisikoki ez dute ukitu. Honek hasieratik Habeas Corpusa eskatu zuen eta idazkari judizialari atxiloketa unean esan zion ez zuela deklaratu nahi. Jaso dituen galdeketak politikoak izan dira, egoera politikoaren ingurukoak, ezker abertzalearen apustuaren ingurukoak e.a. Galdeketak oso luzeak izan dira.

Epaileari esan dio bera ez dagoela inongo antolaketa politikotan, bera ezker abertzaleko kidea dela eta berretsi egiten dela Ezker Abertzaleak egin duen apustuan.Aipagarria da Xabier Beortegi eta Iñigo Gonzalezen kasuan ofizioko abokatuak hartu duen jarrera. Beortegiren kasuan ofizioko abokatuak argi ikusi du tratu txarrak egon direla eta horrela jakinarazi dio epaileari. Gonzalezen kasuan tratu txarrak egon zitezkeenaren erreferentzia egin du. Ez dakigu biek abokatu berdina izan duten edo ez.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s