Plentzia eta Gorlizko gazteek etxe bat okupatu dute!

PGGAren oharra:                                                                                                                                                                                              Abenduaren 18an beste etxe batean sartu ginen Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladako lagunak, baina lau ordu baino ez genuen iraun bertan. Sartu eta gutxira agertu ziren Plentziako Artekaleko eraikinean udaltzainak, jabearekin harremanetan jarriko zirela esanez. Handik bi ordutara agertu zen aipatu laguna. Otsailean etxea bota eta sei apartamentu eraikitzen hasiko zela esan zigun jabeak. Eraikinaren egoera kaskarra zenez alde egitea erabaki genuen.

Orain dela lau egun Andra Mari kaleko 1.zenbakiko etxean sartu ginen Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladako (PGGA) kideok, bertan gaztetxea egiteko asmoz. Izena ere jarri diogu jada eskualdeko gune autogestionatu berriari: Ermitatze gaztetxea. Izan ere, baseliza atzealdean dago, Piruli plazatxotik eta Jai Alai frontoitik gertu. Lehenengo egunean udaltzainen bisita izan zuten. Hiru gazte identifikatu zituzten arren, ez genuen arazorik eduki. Ostiral gauean ordea, ERTZAINTZAK agertu ziren gaztetxetik etxeko jabeen salaketa jaso ostean. 6 gazte identifikatu zituzten eta hurrengo asteartean getxoko epaitegian epaituko dituzte. Hori gutxi balitz, Ertzaintzaren partez tratu iraingarria jasan eta hurrengoa entzun behar izan zuten besteak beste; “agachate y mira mi bragueta”, “tu compañero es tonto del culo”…. Hala eta guztiz, GAZTETXEA ZUTIK DIRAU!!!
Oztopoak oztopo, egun hauetan garbitze eta atontze lanetan gabiltza. Albait lasterren hasi nahi dugu tailerrak eta hitzaldiak egiten. Bi aste barru etxeko hiru solairuetatik behekoa prest egotea espero dugu PGGAkoek, desalojo mehatxurik egon ezean. Hori dela eta, eskualdeko neska-mutilei Ermitatze gaztetxera hurbiltzeko gonbitea luzatu diegu, auzolanetan laguntzeko asmoz ,epaiketa salatzeko eta desalojoa ekiditzeko.
ETORRI GAZTETXERA!!!

http://plentziakogazteasanblada.blogspot.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s