Euskal gazteriaren aurkako sarekada

Zortzi atxilotuak astelehena bitarte inkomunikatuak egongo dira itxura guztien arabera

correo

Talde armatuko kideak izatea leporatuz, Espaniako Poliziak atxilotu ditu preso politikoen bi abokatu. Haizea Ziluaga Aranjuezeko espetxetik ateratzen zenean atxilotu dute. Bestetik, Segikoak izateaz leporatuz 6 pertsona atxilotuak izan dira, horien artean 4 nafar. Izaskun Goñi Txantreako gaztea, Garazi Autor Donibanekoa, Eneko Villegas Atarrabiakoa eta Ohiana Lopez burlatarra dira Nafarroako atxilotuak.

Abokatuek hainbat neurri eskatu dituzte torturak ekiditeko baina Marlaskaren aldetik ez dute erantzunik jaso.

Torturak ekiditeko abokatuek egindako eskaerei ez die erantzun Marlaska epaileak:

Atxilotuen abokatuek Habeas Corpusa eskatu dute, atxilotuak berehala epailearen aurrera pasatzea hain zuzen ere. Entzutegi nazionalak ukatu egin du eskaera hori. Inkomunikazio aldian atxilotuak torturatuak izan daitezen ekiditeko protokoloa ere eskatu du defentsak. Abokatuek eta senideek ez  dute inolako erantzunik jaso.

3 neurri eskatu dira zehazki:

– Atxiloketa aldian konfiantzako medikuaren bisitak izatea.
– Atxiloketa une guztia bideokameraz grabatua izatea.
– Bere senideek atxilotua non dagoen eta nola dagoen jakin dezatela.

Atxilotuak inkomunikatuak aurkitzen dira eta ez dago beraien egoeraren inolako berririk. Itxura guztien arabera asteburu honetan ez dituzte epailearen aurrera eramango. Beraz, astelehena arte zortzi atxilotuek inkomunikaturik jarraituko dute.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s