Gazteriaren aurkako sarekaden kontrako mobilizazioak Iruñerrian

Datorren Azaroak 20, larunbata, Iruñea eta Iruñerriko auzo eta herri ezberdinetatik giza zutabeak aterako dira Iruñeako erdigunerantz. Mobilizazio honen helburua, azken hilabeteetan izandako sarekada polizialak salatzea da. Horrexagatik, tortura eta ilegalizazioak salatuko dira, eta proiektu politiko guztiak aukera berdinetan garatzeko eskubidea aldarrikatuko dute manifestariek. Mobilizazioak arratsaldeko 17etan hasiko dira Burlatan, Antsoainen eta Iturraman. Burlatako zutabea Txantreatik pasako da eta Gaztelu plazara igoko da. Antsoaingo zutabea Errotxapeatik pasatuko da eta Gaztelu plazan amaituko du. Eta Iturramatik aterako da azken zutabea, Donibanetik pasatuz Gaztelu plazan bukatzeko. Hiru zutabeak elkarrekin Espainiako Gobernu Ordezkaritzaraino abiatuko dira manifestazioan. Eta han ekitaldi politiko bat burutuko da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s