Barañaingo Gazte Asanbladak AGUR esan du

Barañaingo Gazte Asanbladak ohar bat kaleratu du bere jarduna eteten duela jakinarazteko. Asteburu honetan, hain zuzen ere, haren urteurrena ospatzeko asmoa zuten baina Gaztetxearen desalojoak hausnarketa bat egitera bultzatu ditu, eta haren ondorioz AGUR esateko ordua iritsi zaiela ondorioztatu dute. Jarraian BGAren oharra:

Gazte asanbladak 16 urte daramatza lanean, herri honetan gazte bezala daukagun papera aitortu dadin. Esateko eta erabakitzeko eskubidea daukagu, eta egiteko beharra gure baitan daramagu. Gazteoi ezarri zaigun txontxongilo paper honekin amaitu eta protagonista izatera pasatu nahi izan dugu. Horregatik, lokal bat kudeatzen genuen, Gaztetxea, elkartu eta eztabaidatzeko, arazo eta erabakiei aurre egiteko, gure kezkei irtenbide bat emateko eta batak besteengandik ikasteko helburuarekin. Gure denboraren protagonistak. Herria ekimenez bete dugu: kontzertuak, esposaketak,…eta Olentzeroren, ihauterien, jaien, koadrilen egunaren eta beste hainbat ekimenen antolakuntzan para hartu izan dugu. Zerbait bidegabea iruditu zaigunean ere, kexatu egin gara.

Gaztetxearen kudeaketak denboraldi emankor eta ez hain emankorrak izan ditu. Zenbaitetan asmatu egin dugu, beste batzuetan ordea, okertu egin gara. Hori bai, ez dadila inor gure ordez okertu.

Laburbilduz, 16 urte daramatzagu Barañaingo eguneroko bizitzan gazte bezala dagokigun tartea egiten saiatuz. Gure ustetan edozein udaletxek, ez bakarrik errespetatu baizik eta sustatu ere egin beharko lukeen jarrera da gurea. Gaur egun, Mendive (UPN) buru den eta Arrondo (PSN) laguntzaile leialak osatzen duten gobernu talde honek, herri mugimenduaren kontrako erasoaldia, maila ulertezinetaraino eraman dute. Ekimenak debekatu eta isunez ito gaituzte, gure lagunak atxilotuak eta kartzelaratuak izan dira, jazartu eta zelatatu gaituzte, propaganda eta adierazpen askatasuna bahitu dizkigute ‘araubide hiritarra’ aitzaki, kolektiboei beren lokalak desjabetzen ari dizkiete (ezin ahaztu, kultur etxea erabiltzeko ordaindu behar izateko udaletxeak ezarritako tasa), bi alditan halabeharrez desalojatu gaituzte, gure kaleak militarrez bete izan dituzte hala nahi izan dutenean, ihauteri eta jai herrikoien kontra ere gogor oldartu egin dira….

Barañain honetan, apurka apurka, bizitza, proiektu pertsonalen baitan, zabor-kulturaren kontsumoan eta spinning saioetan geratzen ari da mugatuta. Besteekiko amankomuneko eta zure auzokideekiko bizitza, araubide hiritarraren (paktu zibiko) mozorropean itotzen da. Zendu bat beilatokian bezala, Barañainek aurpegi ona dauka baina hilda dago.

Momentuz, deskantsatu beharra daukagu. Uzten dugula eta gure ekimen guztiak, maiatzaren 15ean ospatu beharko genukeen Gaztetxearen 16. urteurrena barne, eteten ditugula esan beharrak, atsekabetu egiten gaitu. Honek, asko suposatzen du bai guretzat eta bai Barañainentzat ere. Mendive, Arrondo, zuen seme-alaba edo bilobengan irudikaturik ikusten duzuenean, agian, sortu duzuenaren jabe izango zarete. Erakargarritasunik gabeko herri bateko gazteak, beren bizitza aspergarriari irtenbide bat bilatzeko, kontsolara jolastu besterik egin ez dezaketenak. Baliteke, egunen batean, begirada pantailetatik alboratzea, zuen begietara zuzenki begiratzeko eta aspertzen naiz! ozen esateko.

Horrela uzteak amorrua eragiten digu, espero dakigukenaren ikuspegi hain ezkor honekin. Horregatik, gainontzeko kolektibo zein bizilagunak animatzen ditugu, ezagutzen dugun Barañain honengatik eta amesten dugun herri partehartzaileago eta biziago batengatik, lanean jarrai dezaten. Asko dira egin ditzakegun gauzak: hastear dauden jai herrikoien antolakuntzan parte hartu, txirula jotzen ikasi eta talde bat osatu, zure plazan bazkari bat antolatu, erakunde bat sortu, chat-a itxi eta kalera jolastera irten, gustoko ez duzuna salatzen duen kartel bat kalean ipini, ekimen herrikoietan parte hartu, kolektiboen aldarrikapenen alde egin,… Barañainek, erakunde multzo aberats eta anitzak mantentzen dituelako oraindik, gazteri alai eta zoragarria, eta jendea, bizi nahi duen eta etsitzen ez den jendea… bere bizilagunekin amankomunean, eta Barañainen. Horregatik, honako hau agur bat bada ere, irrifar egiten dugu oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s