Gaztesareak agur esateko unea iritsi da…

Agur esateko unea iritsi da. Ia zazpi urte igaro dira 2003ko martxoaren lehen hartan gure lehen lerroak inguruotan idatzi genituenetik. Ezin esan alferrik pasa diren zazpi urte direnik.

Bidaia helburu garbi batekin hasi genuen: gazteon arteko komunikazioa bultzatu eta gure arteko sarea osatzeko asmoz sartu ginen txalupa honetan. Eztabaidak bultzatu ditugu, gazteriak behar izan dituen tresnak sortu ditugu. Euskal Herriko gazte mugimendua ez baita komunikabideek dioten bezalakoa, ez gara pasotak, ez gara sofan eserita geldi egotekoak… Guk bestelako jendarte eredu bat eta bestelako Euskal Herri bat dugu amets, eta horretan dihardugu lanean. Errealitate hori existitzen da, nahiz eta batzuek ezkutatu nahi izan. Eta hain zuzen ere, Gaztesarea urte guzti hauetan ixildu nahi izan dituzten guzti horien bozgorailu izan da. Zergatik? komunikazio horizontala, parte hartzailea eta norabide askotarikoa ardatz, herritarrek erabili eta bere egin duten tresna delako.

Horregatik dute hainbesteko garrantzia gurea bezalako proiektu komunikatibo herritar eta askeek. Urte guztiotan sexualitateaz konplexurik gabe eztabaidatu dugu, zer nolako jai eredua nahi dugun azaldu dugu; plastikozko irrati-formula marabillosoek eskaintzen duten silikonazko musikaz haratago, Euskal Herrian badela musika ulertzeko beste era bat ikusi dugu; kultura herritarragoaren alde borroka egin dugu; ikasleak matrikula zerrendetako izen abstraktuak baino gehiago direla erakutsi dugu? Guztion artean Gaztesarea egin dugu! Itsasoan gogor arraun eginez gazteok gure txalupa gidatu dugu. Arraunlari eta lemazain izan gara.

Baina zoritxarrez, itsasoan, ekaitz bortitzak ere izaten dira. Haize bolada edo olatu zakar batek txalupa desbideratu eta kalteak sor ditzake. Tamalez, Euskal Herrian bizi dugun salbuespen egoerak horretara ohituta gauzka. Zer esanik ez, gazteok asko dakigu horretaz. 2009ko uztailaren 29an Guardia Zibila Martin Ugalde Kultur Parkean sartu zen Gaztesarearen egoitza mihatzera. Operazio honek berak erakusten digu tresna honen garrantzia, euren zaurietan ozpina gara. Ikusi nahi ez duten errealitatearen isla baita Gaztesarea. Ondorio latzak utzi zituen operazio hark. Hiru gazte atxilotuta, irailean beste bederatzi lagun ere auzipetu zituzten.

Oztopoen gainetik aurrera egiten jakin dugu hala ere. Nola hala, berriz ere, txaluparen norabidea nolabait zuzendu eta aitzina jarraitu dugu gaur arte. Baina aipatu operazioak, eguneroko jardunean normaltasunez aritzeko oztopoak ekarri dizkigu, aurrera jarraitzea ia ezinezko egiteraino. Hau horrela izanda, iritsi da agur esateko unea. Gaztesareak urteotan eman zezakeen guztia eman duela ondorioztatu dugu. Beste Portu batera iritsi gara. Fase hau itxitzat ematen dugu. Ea zer dakarkigun etorkizunak.

2010eko urtarrilaren 13 honetan idazten ditugu gure azken lerrook. Agurrak ez dira beti gozoak izaten eta oraingoan ere ez da hala. Malkoz osatutako itsaso gazian, irrifarre zabala ahoan, bagoaz. Mila esker urte guztiotan Gaztesarearen parte izan zareten guztioi eta are eta esker gehiago zuei, Euskal Herriko gazte guztioi. Zuek gabe ez ginatekeen ezer izango.

Sentitu, pentsatu, egin… eta adierazi!

Uhinak aurrera darrai! Gero arte!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s