Zestoan izango dira Euskal Herriko gazte mugimenduaren topaketak azaroaren 27, 28 eta 29an

Prentsaurrekoa burutu zuen atzo gazte mugimenduak topaketak azaroaren 27, 28 eta 29an Zestoan izango direla azaltzeko. Alta, topaketak ez direla helmuga, geltokia baizik gogora arazi dute gazteek. Herriz herri eta arloz arlo batera ekiteko deia zabaldu dute. Zizurren ere badugu zer eginik ezta? Info+ gaztesarea.info/topatu

Iazko ikasturtearen hasieran gazte mugimendua osatzen dugun hainbat eragilek zein asanbladak, gazte mugimendua indartzeko elkarlan ariketa bati hasiera eman genion. Denon artean adosturiko irakurketa oinarri hartuta, eremu anitzetako gazteok biltzeari ekin genion. Gure arteko elkarlana sustatu eta gazte mugimenduari bultzada emateko aurtengo Azaroan Euskal Herriko gazte mugimenduaren topaketak burutuko ditugu.

Azken hilabete hauetan, arloz arlo zein herriz herri, Gazte mugimenduaren errealitateaz eztabaidatu, solastu eta luze hitz egin dugu. Mugimenduak duen egoeraz jabetzeko ariketa izan da hau, oraindik ere etenik ez duena (hainbat herritan burutzen ari baikara). Gazte Mugimendua Euskal Herrian, sendo bezain zabal eta anitza izan da beti; hainbat eztabaiden sortzaile, beste horren beste borroken zirikatzaile. Beti ere bestelako Euskal Herri baten aldeko lana burutu duena. Egonkortutako sistemari aurre eginez bestelako eredu bat eraiki daitekela ziurtatu dugu urratsez urrats.

Aitzina pausoak ukaezinak izan badira ere, denon artean gero eta basatiagoa den sistema honi hortzak tinko erakusteko garaia heldu da. Beraz, gazte mugimenduan batera ekiteko bideari hasiera eman diogu eta hau da abiapuntuan kokatzen dugun irakurketa:

…Ekin dezagun batera sistemak inposatzen dizkigun joku arauak pikutara bidaltzeko! Bota hordagoa sistemari!

Kapitalismoaren oihanean, gazteria, gazela baino ez da lehoi gorbatadunen begietara eta honek ondorio nabarmenak ditu gure bizitzaren esparru guztietan: gure ahalbide ekonomikoetan, emakumeon eskubideetan, naturarekiko harremanean, eremu afektiboan eta sexualitatean,emantzipaziorako eskubidean, harreman pertsonaletan,migrazioetan, aisialdian, pentsamenduan,sentimenduetan, kontsumo ereduan, lan baldintzetan, psikologian, parte hartzean, natur baliabideen ustiaketan, hizkuntza eskubideetan, hezkuntza ereduan,nekazaritzan, errepresioan,pertsonen garapenean, gazte sorkuntzan,osasunean, jai ereduetan, baloreetan, kulturan,komunikazioan, elikagaietan, ikuspegi kolektiboan, familia harremanetan…

…Euskal Herriaren luze zabalean, herriz herri, zapalkuntzari aurre egin eta alternatibak eraikitzeko… Ekin dezagun batera!

Gu gara geroa! Gazteok, Euskal Herriak, munduak alternatiba integralak behar ditugu halabeharrez. Gu gara, bestelako mundu bat eraikitzea posible dela ikustarazten dugunak, gu gara mundu berri hori egunez egun, eremuz eremu borrokatu eta eraikitzen ari garenak: gaztetxearen autogestioan, etxebizitza duinen okupazioan, borroka feministan, AHTren aurkako sabotajean, ikasle asanbladan, prekarietatearen aurkako manifan, irrati libreko estudioan, azken atxiloketen aurkako kontzentran, gazte eguneko txarangan, entsegu lokalean, hizkuntza eskubideen aldeko ezabaketan, jai batzordeko bileretan, malabare tailerrean, nazioarteko brigadan…

…Hor dago… Gu, hemen gaude! Asko gara, eta elkarrekin lortu dezakegu!

Eremu anitzetan ari gara lanean eta orain indar guzti horiek elkartzeko ordua da. Egiteke dugun bidea marraztu eta urratsak elkarrekin emateko, erasoei era bateratuan erantzuteko, bidean indar berriak biltzeko, eremuz eremu erronka eta proiektu berriak garatu eta pizteko… Ekin dezagun batera!

Beraz, gazte mugimenduko topaketen aurrelanketaren bidez, gure herrian gazte mugimendua osatzen dugun gazte eragile zein norbanakoek elkarlanean aritzeko erronka izan dugu.

Aipatu bezala, gazte mugimendua bateratu eta indartzerako bidean aritu gara, topaketak geltoki gisa ulertuta. Gure izaera aldarrikatu eta indartzearari ekin diogu: errebelde, sortzaile, parte hartzaile, sistemarekiko apurtzaile eta eraikitzaile… iraultzailea izan den bideari ekin diogu elkarlanean. Sistemaren aurkako frontea herriz herri indartuz, eta beste jendarte baten eraikuntzan ere, urrats praktikoak emateak duen garrantzia azpimarratuz. Geltokiaren ostean, abiadura handirik gabeko trenean, apurka-apurka, bide berriak irekiko dugunaren ziurtasuna dugu.

Honen bestez, Azaroan burutuko ditugun nazio mailako topaketetan gazteok elkartu, eztabaidatu, hausnartu eta alternatibak eraikitzeari ekingo diogu. Topaketa hauek azaroaren 27,28 eta 29an izango dira Zestoan. Bertan, utopia berrien zirriborroa marraztuko dugu. Etorkizunaz, borrokaz, jarrera iraultzaile eta eraldakorraz beteko ditugu karrikak. Borroka ezberdinen tailerra-fabrika muntatuko dugu, Euskal Herriko gaztetxe erraldoia bilakatuz Zestoa.

Azkenik, euskal gazteak, herrietan Topaketetako dinamika ezberdinetan parte hartzera animatzen ditugu. Eta Azaroaren amaieran elkar ikusteko asmoz, sistemari ordagoa botatzeko deialdia egin nahi dugu.

Bota ordagoa sistemari!

EKIN DEZAGUN BATERA!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s