Zorionak Zizur! 6+4 urte eta + Zizur eraikitzen jarraituko dugu (argazkiak+kronika)

klikatu argazkiak ikusteko :: clicka para ver las fotos

Kronika:

Pasaden larunbata 22, Zizurko gazteok Esparru Gaztetxearen 4.   urteurrena  ospatu genuen. Haurtengo urteurrenean ez genituen soilik gaztetxearen 4 urteak ospatu, Gazte Asanblada sortu zenetik 10 urte igaro dira jada! Zorionak Zizurko gazteria, 6+4 urte Zizur eraikitzen!

Goizean goiz eman genion hasiera jaialdiari, 10.00etan gaztetxeko plazatik suziriak bota genituen, txistorra eta sagardoarekin sabelak betez batera. Hamarretakoa bukatu ondoren  30 bat gaztek jinkana mundialean hartu genuen parte, herriko txoko guztiak zeharkatu genituen korrika alde batetik bestera eginez eta proba barregarriekin giroa berotuz, argazkiak ikusi bestela! Jinkana bukatu ondoren guztion artean mahaiak prestatu eta bazkaltzeari ekin genion, 80 bat gaztek parte hartu genuen eta postrea jan ondoren musika sesio paregabea izan genuen pattiku eta Zuriñeren eskutik.

Arratsaldeko 8.00tan kalejira hasi zen eskoletatik Esparru Gaztetxeraino eta bidean zehar petardoak, gorritxoak bandera okupekin, trikitixak, megafonia eta abar izan genituen. Era berean plaza gorritik pasatzerakoan  gazte talde batek okupa erraldoi bat margotu zuten lurrean. Kalejirari bukaera emateko gaztetxeko gazte talde sortzaile batek abesti bat abestu zuen eta ondoren 10 urte luze hauetan gazte asanblada sortu zenetik gaur arteko diapositiba eta bideoa jarri genuen.

Egunari bukaera emateko gaueko 11etan eskoletako futbol zelaian  kontzertuak hasi ziren, Komando Kastaña, Kasu!, al rojo vivo taldeek jo eta Diplo gaztetxeko musika jartzaileak aritu ziren eta herriko gazte pilak hartu zuen parte.

Azkenik aipatzeko da egun osoan zehar egondako presentzia poliziala, foralak eta guardia zibilak bueltaka ibili ziren egun osoan eta hainbat mehatxu izan ziren ere.

Zorionak Zizurko gazteria!

Ekitaldiko testua:

10 urte! 10 urte igaro dira Zizurko gazte inkonformistok asanbladan antolatzen hasi ginenetik. Helburu handiak genituen bai, gazteon problematikei aurre egitea; gazteon arteko koadrilismo eta inkomunikazioa apurtzea; baita Zizurren hutsaren urrengoa zen aisialdi eskaintza aberastea. Eta nola ez, gazteon beharrak astetzea. Ez ziren helburu makalak, ez, baina urtez urte borrokan ikasten joan gara, eta nola ez, gure garaipen txiki eta handiak izan ditugu ere.

Gaztetxea orain, Gazteok ipurdia agerian daukagu, Autogestio Proiektua, Ukatzen duten bitartean, OKUPAZIOA!… asko izan dira kalean geundela garatutako kanpaina eta dinamikak. 6 urte luze bota genituen kale gorrian borrokan. Gai ezberdinak jorratu bagenituen ere lokal autogestionatuaren aldeko borroka konstante bat izan zen eta bere fruituak eman zituen.

Zizurren ezingo da inoiz gaztetxe bat izan; Zizurren ezinezkoa da gaztetxe bat okupatzea. Beti entzun behar izan genituen horrelako esaldi traketsak baina gazteon indar eta kemenak erakutsi duen moduan gure ametsak geldiezinak dira. Ezinezkoa dela? Patada y padentro! 2005ean historia idatzi genuen, urteak abandonatuta zeraman Spar supermerkatu zaharra okupatu eta Esparru Gaztetxea eraiki genuen!

Drogak, parekidetasuna, AHTa, sexualitatea, kultura askea… hamaika dira gaztetxean jorratutako gaiak eta aisialdi eskaintza oparoa izan da ere. Ezin ukatu gauza batzuk hobe egin daitezkeenik eta onartu beharra dago pasibitatea kritikatzen dugun honetan aktiboagoak izatea ere badugula. Baina bidean gara, gelditu gabe, eta esaerak esaten duen moduan bidea oinez egiten da, eta azkarrago edo motelago Zizurko gazteok ez diogu ibiltzeari utzi! Bidean gara!

6 urte kalean eta 4 gaztetxean! Baina 10 urte hauetan ez gara izan autogestioaren eta asanblearismoaren bidean ibilitako bakarrak. Orotara 13 gazte asanblada gara Iruñerrian eta azken urteetan asko izan dira okupatutako eta desalojatutako gaztetxeak. Tximista, irule, Atarrabia, Txantrea, Urargi… gaztetxe asko utzi ditugu bidean, eta hemendik besarkada bero bat bidlai nahi diegu horiek guztiei! Bereziki egunotan desalojo mehatxupean dagoen Barañaingo Gaztetxeari: eutsi borrokari! Gurea da garraipena!

Gazteon botere guneak diren gaztetxe eta lokal autogestionatuen aurkako oldarraldia inoiz baino biziago dagoen honetan gure erantzunik onena gazte asanbladak indartu eta bidean jarraitzea da. Autogestioaren bidean borrokatzen jarraitzea dagokigu, indarrak bilduz eta alternatibak eraikiz. Beraz ekin dezagun batera! Autogestioa(z) bizi!

6+4 URTE ZIZUR ERAIKITZEN!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s