Abuztuaren 22an ZGAren eta gaztetxearen urteurrenak ospatuko ditugu! Zatoz gurekin!

Handiago ikusteko klikatu gainean
Handiago ikusteko klikatu gainean

10 urte! 10 urte igaro dira Zizurko gazte inkonformistok asanbladan antolatzen hasi ginenetik. Helburu handiak genituen bai, gazteon problematikei aurre egitea; gazteon arteko koadrilismo eta inkomunikazioa apurtzea; baita Zizurren hutsaren urrengoa zen aisialdi eskaintza aberastea. Eta nola ez, gazteon beharrak astetzea. Ez ziren helburu makalak, ez, baina urtez urte borrokan ikasten joan gara, eta nola ez, gure garaipen txiki eta handiak izan ditugu ere.

“Gaztetxea orain”, “Gazteok ipurdia agerian daukagu”, “Autogestio Proiektua”, “Ukatzen duten bitartean, OKUPAZIOA!”… asko izan dira kalean geundela garatutako kanpaina eta dinamikak. 6 urte luze bota genituen kale gorrian borrokan. Gai ezberdinak jorratu bagenituen ere lokal autogestionatuaren aldeko borroka konstante bat izan zen eta bere fruituak eman zituen.

Beti entzun behar izan genituen “Zizurren ezingo da inoiz gaztetxe bat izan” edo “Zizurren ezinezkoa da gaztetxe bat okupatzea” bezalako esaldi traketsak baina gazteon indar eta kemenak erakutsi duen moduan gure ametsak geldiezinak dira. Ezinezkoa dela? Patada y padentro! 2005ean historia idatzi genuen, urteak abandonatuta zeraman Spar supermerkatu zaharra okupatu eta Esparru Gaztetxea eraiki genuen!

Drogak, parekidetasuna, AHTa, sexualitatea, kultura askea… hamaika dira gaztetxean jorratutako gaiak eta aisialdi eskaintza oparoa izan da ere. Ezin ukatu gauza batzuk hobe egin daitezkeenik eta onartu beharra dago pasibitatea kritikatzen dugun honetan aktiboagoak izatea ere badugula. Baina bidean gara, gelditu gabe, eta esaerak esaten duen moduan “bidea oinez egiten da”, eta azkarrago edo motelago Zizurko gazteok ez diogu ibiltzeari utzi! Bidean gara!

6 urte kalean eta 4 gaztetxean! Baina 10 urte hauetan ez gara izan autogestioaren eta asanblearismoaren bidean ibilitako bakarrak. Orotara 13 gazte asanblada gara Iruñerrian eta azken urteetan asko izan dira okupatutako eta desalojatutako gaztetxeak. Tximista, irule, Atarrabia, Txantrea, Urargi… gaztetxe asko utzi ditugu bidean, eta hemendik besarkada bero bat bidlai nahi diegu horiek guztiei! Bereziki egunotan desalojo mehatxupean dagoen Barañaingo Gaztetxeari: eutsi borrokari! Gurea da garraipena!

Gazteon botere guneak diren gaztetxe eta lokal autogestionatuen aurkako oldarraldia inoiz baino biziago dagoen honetan gure erantzunik onena gazte asanbladak indartu eta bidean jarraitzea da. Autogestioaren bidean borrokatzen jarraitzea dagokigu, indarrak bilduz eta alternatibak eraikiz. Beraz ekin dezagun batera! Autogestioa(z) bizi!

Abuztuaren 22an gure urtemuga jaialdira gonbidatuta zaudete!
6+4 URTE ZIZUR ERAIKITZEN!

Egitaraua

10.00tan txupinazoa
10.30tan hamarretakoa
11.30tan gynkana
14.30tan herri bazkaria. Txartelak 6 euroren truke salgai dira gaztetxean eta ohiko tabernetan.
16.30tan Jeimon Turk Band akustikoan
17.30tan arte martzialen exibizioa
20.00tan kalejira eta ondoren ekitaldia gaztetxean
22.00tan kontzertuak:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s