La IGA apoya la manifestación contra la tortura de este sábado en Iruñea

Cerca de 40 colectivos y organizaciones nos hemos unido a la dinámica Torturari ez, ilegalizazioei ez! Sí al posible desarrollo de todos los proyectos que tiene el objetovo de denunciar las redadas policiales que ha habido en Nafarroa desde agosto y que han tenido estas consecuencias directas:

  • 20 detenidos
  • 18 incominicaciones
  • 15 denuncias de torturas
  • una lista negra con otras 25 personas

Varios de los jovenes detenidos y amenzados son miembros de las Gazte Asanbladas y parte activa del movimiento juvenil de Iruñerria. La manifestación partirá a las 18.00 desde los Golem y os animamos a participar en ella!

Manifestua

Abuztuaren 20tik Nafarroan 20 pertsona atxilotu dira Segi, Ekin edota Kale Borrokan aritu izanaren aukusazio orokorrarekin.20 pertsona horietatik 18 inkomunikatuak izan dira, 18 horietako 15ek torturak salatu dituzte. Hauetako 3 ospitaletik pasa behar izan dute. 5 egunez ez zen jakin pertsona bat atxilotua izan zela, epailearen aurretik igaro arte inork bere atxiloketaren berri eman ez zuelako. Petsona hauen etxeetatik, pegatinak, kartelak, arropa, itxulapikoak, dirua, familia osoen ordenadoreak eta material informatikoa, presoei idatzitako eskutitzak, egutegiak eta octavillak eraman dituzte.

Gainera, Polizi Espainolak 25 pertsona gehiagoren kontrako inputazioak sortu ditu. Pertsona hauek epaitegietan aurkezteko bere asmoa adierazi dutelarik. 45 pertsona hauek guztiak, pertsona langileak dira, bere auzo eta herrietan eremu ezberdinetan lan egiten duten pertsonak dira. Denek lan publikoa egiten dute gizarte hau aldatzeko nahiarekin, bidezkoagoa den gizarte bat eraikitzeko nahiarekin. Bertsio ofizialak berriz, eraginkortasun polizialari esker terrorista arriskutsuak atxilotu direla adierazi du.

Baina eraginkortasun polizialaren errealitatea eta egia bestelakoa da eta hurrengo moduan funtzionatzen du: lehenengo bere auzo eta herrietan eremu ezberdinetan lan egiten duten pertsonak atxilotu eta inkomunikatzen dituzte bere militantzia politikoarengatik. Gero, inkomunikazioak baimentzen duen inpunitatea dela medio, poliziak inputazioak sortzen ditu torturapean, atxilotuei autoinkulpatzera eta beste pertsona batzuk inkulpatzera behartuz. Beranduago, politikoki interesatzen zaienean, inputatu dituzten pertsonak atxilotu egiten dituzte, inkomunikatzen dituzte, torturatu… eta zerrenda handitu egiten da. Eskubide urraketa hauek gertatzen jarrai dezaten uzten prest ez gaudenez, estatuari exijitzen diogu:

  • 1- Inkomunikazioa baimentzen duen legea indargabetu dezan, ONU-ko azkeneko informeak eskatzen duen bezala, torturarekin bukatuko dela zihurtatzeko.
  • 2- Erakunde sozial eta politikoen ilegalizazioak baimentzen dituzten legeak indargabetzea, oinarrizko eskubideen urraketeekin bukatzeko. Hala nola, elkartzeko eskubidea, antolatzeko eskubidea, manifestazio eskubidea, adierazpen askatasuna izateko eskubidea…
  • 3- Beraz, modu honetan, edozein giza, kultur edo proiektu politiko garatzea baimentzea, bakoitzaren gaitasuna izanik mugak eta topeak ezartzen dituena.

Eta gure desadostasuna ageriagoa adierazteko, MAIATZAK 16 burutuko den mobilizazioan parte hartzera edota antolatzera konprometitzen gara hurrengo leloa izango duena:

TORTURARIK EZ! ILEGALIZAZIOEI EZ!
PROIEKTU GUZTIEN GARAPENERARI BAI!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s