IGAk AHTren aurkako manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dugu

Larunbat honetan AHT gelditu! Elkarlanak Iruñean antolatu duen AHTren aurkako manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dugu Iruñerriko Gazte Asanbladok. Honelako proiektu bat gelditzeko herritarren parte hartzea eta mobilizazioak ezinbestekoak dira eta gezurrekin aspertuta gaude. AHT gelditzerik badago!

AHTrik EZ!

Testu honen bitartez, Iruñerriko Gazte Asanbladek, datorren larunbaterako maiatzaren 9rako, AHT Geldituk deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia luzatzea dugu helburu. Ezinbestekotzat jotzen dugu holako makroproeiktuen kontrako herri mugimendua eta herritarrei hau bezalako deialdietan parte hartzeko konpromezu pertsonala sentiarazi nahi diegu, holakoen bidez, antzeko beste proiektu batzuk geldituak izan baitira.

Urteak daramagu entzuten, AHTaren mamua gure inguruetara hurbiltzeko saiakera egiten ari direla gobernu nahiz instituzioek. Abiadura handiaren izenean saltzen digute, garapenarenean ere. Gure herriak etorkizunera eramango omen ditu proiektu honek eta honetan ez igotzekotan, historiaurrean galdurik, izozturik, geratuko garelaren beldurra zabaltzen saiatzen dira. Ez da guregana iristen ordea, honen inguruko informaizorik, erabakirik, ez proiektuaren nondik norakorik? Herri honetan herri mugimednuak duen lan esperientziari esker ordea, beste gai askoren inguruan bezalaxe, honen inguruko alarma gorria piztu zen duela urte batzuk eta honi esker, AHTaren inguruko informazio luzatzeaz arduratu diren tresnak sortu dira, esate baterako, AHTgelditu elkarlana edo herri eraginduetan sortu diren taldetxoak, elkarnarekin harremana mantentzen dutenak gehienetan.

Proiektu honi ezetza emateko zergaitiak ez dira gutxi: Proiektu txikitzailea da, gure lurrak suntsitu eta tunelez, eraikinez, merkatal guneez… beteko dituena. Hiriburuetan soilik geldituz, ez dio garraioaren arrazoiari konponbiderik emango, kontrakoa baizik, eskualdeetako garraioa okertu egingo du. Bere eraikiera publikoa den arren, guztiok ordaintzen baitugu, zerbitzua ez da horrelakoa izango, beraz ez dugu guztiok erabiltzeko aukera berak edukiko. Herriari ez zaio honen inguruko erabakirik hartzen uzten ari.

Hauek arrazoi batzuk besterik ez dira, baina hauetako bakoitza, AHTa ukatzeko aski da gure aburuz. Galdera asko datozkigu burura: AHTa ez eraikitzea esaten duten moduko atzerapen bat ekarriko du? Gure lurraldeak elkarlotuko ditu? Ingurugiroa saltzen diguten moduan zainduko du? Nork finantziatuko du? Merkantziarik garraiatuko du? 13.000 lanpostu sortuko ditu? CO2 630 tonelada aurreztuko dira? Instituzioen ahotan entzuten diren beste argudio batzuk ere, lotsagarriak dira, badiote herritarren %75a AHTaren aldekoa dela, ez dute esaten ordea, %50ak ez dakiela AHTa zertan dantzan.

Ba al zenekien AHTren km. bakar batek, 7,14 milioi euro kostatuko dela, zifra ofizialen arabera, baina gastu hau ziurrenik bikoiztuko dela? AHTren km batek balio duena kontuan hartuta 0-3 hezkuntzako ziklo bat dohainik izan zitekeen urte betez. Iruñea-Castejon ibilbideak 560 milioi euro balioko du, baina praktikan 1000 milioi eurora iritsiko dela esan daiteke. 560 milioi euro izanda, 2008ko etxebizitzarako aurkeztutako aurrekontua 6 bider, gizarte alokairuko 6000 eta 12000 etxebizitza arteko parke publiko bat egin zitekeen. 3 km-en kostearekin, nafar guztiontzako kalitatezko lehen laguntzako zerbitzua berma zitekeen.

Ez dugu gezur gehiagorik entzuteko gogorik. Zabaldu nahi genuke, AHTa gelditua izan dela eta hemen ere, gelditzerik badagoela!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s