Autogestio Priektuaren nondik norakoak

Zizurko Gazte Asanbladak 2005eko plangintzaren oinarri Autogestio Proiektua euki du. Zizurren gaztetxe autogestionatu bat eratzea du helburu, gazteon arteko komunikazioa sustatzeko, gazte mugimendua indartzeko, eta bizi eredu alternatiboetan sakontzeko. Esan beharra dago Alkateak eskatu ziola Gazte Asanbladari 2003an proiektu bat burutzea.

Autogestio Proiektuak 2 atal zituen:

1. Gazteriaren beharren inguruko ikerketa bat azaltzen da, zeinean Gizarte Zerbitzuetako gizarte langile batekin eta gazte asanbladarekin elkarrizketa, gazte desberdinei inkestak, zizurko oferta kulturala, kirolena eta PAUMA enpresa pribatuak kudeatutako Gazte Lokalaren azterketa, etab. agertzen ziren.

2. Ondoren Ikerketaren ondorioetan oinarrituz, Zizurren beharrezkoa den Gaztetxe Autogestionatuaren funtzionamendua, kudeaketa, jarduerak, oinarriak, ordutegiak, eta kokapen posibleak (udaletxearen jabegokoak) proposatzen ziren.

2005eko otsaila artean Autogestio Proiektua Zizurko kolektiboen artean aurkeztua izan zen. Martxoan Zizurreko AL Reves aldizkarian proiektuaren inguruko erreportaia argitaratu zuten. Azkenik, apirilean Udaletxeko gaztediaren batzordean aurkeztua izan zen.

Maiatzan iritsi zen udaletxearen ezezkoa, autogestioari bizkarra emanez.  UPN eta CDNren esanetan Zizurren ez dago lokal hutsik egitasmoa aurrera eramateko, eta beraz, egun dagoen Gazte Lokalarekin konformatzea beharrezkoa zela adierazi zuten. Aralar, Batzarre, PNV-EA eta IUk- berriz proiektuaren inguruaz eztabaidatzeko lantalde bat sortzea proposatu zuten, 3 urte barru egingo den handitze urbanistikoan Gaztetxearendako lokal posible bati begira.

Behin Udaletxeak bere jarrera adierazi, Zizurko Gazte Asanbladak alternatiba bakarra aurkitu zuen gaztetxea eskuratzeko, OKUPAZIOA.