Tag Archives: tav

Asteazkena 15, AHTren inguruko asanblada informatiboa Kultur Etxean

AHTaren eraikitze lanak hasi dira Nafarroan (argazkian Kadreita). Instituzioetatik ez dugu informaziorik jaso, beraz, desinformazio hau gainditu nahian asanblada bat egingo da asteazken honetan Zizur Nagusiko kultur etxean. Zizurtarrok gainera, bete-betean sufrituko ditugu makro-proiektu honen ondorioak. Informatu eta borrokatu!

Como muestra la imagen, la obras del TAV han comenzado en Nafarroa. Por eso, y contra la desinformacion que sufrimos l@s ciudadan@s, el miercoles 15 de Febrero habra una asamblea informativa en la casa de cultura de Zizur  a partir de las 19.30.

Nafarroako proiektu txikitzaileen aurkako esposaketa ikusgai da Gaztetxean

>> Duela bi urteko manifestazioko bideoa ikusi

AHT, Zilbeti, autopista elektrikoa, Aroztegia, Sakanako erraustegia, Kastejoiko Termikak, Itoitz… Hamaika proiektu txikitzaile sortu dira Nafarroako bazter guztietan azken urteetan eta horien aurkako indarrak biltzeko NAFARROA BIZIRIK NAHI DUGU koordinadora modukoa sortu zen orain bi urte. Orduan manifestaldi jendetsua izan zen Iruñean eta ordutik aurrera lanean jarraitu dute ere.

Proiektu hauek gertuagotik ezagutzeko eta NAFARROA BIZIRIK NAHI DUGUn elkartzen diren taldeen alternatibak ezagutzeko hainbat panelez osatutako esposaketa elebiduna ikusgai da egunotan Esparru Gaztetxean.

AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazio nazionala deitu du datorren urriaren 1erako

Duela bi urte Urbinan egin zen AHTren kontrako manifestaldian atxilotutakoei egingo zaien epaiketa salatzeko asmoz antolatu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazio nazionala eta autoinkulpazio kanpaina masiboa.

 AHT Gelditu! Elkarlanaren oharra:

Datorren urriak 5-ean, Gasteizko Entzutegi Probintzialean, goizeko 9:30tan,2009-ko urtarrilaren 17-an, AHT-ren aurka Urbinan egindako manifestaldi nazionalaren ondorengo gertaeren gaineko epaiketa egingo da.Epaituriko 6 lagunei eskatzen zaizkien kartzela zigorrak 2 urtetik 4 urteraino doaz.

Hau dela eta,AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioak egingo ditu, bi helbururekin, batetik AHT-ren aurkako aldarri soziala agertzea eta bestetik epaituriko pertsonei elkartasuna helaraztea. Horretarako urriak 1ean Urbinatik- Gasteizera arteko martxa  eta arratsaldean Gasteiz-en AHT-ren aurkako manifestaldi nazionala antolatu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak, honako lelopean:” URBINA BERRESKURATU!,AHT GELDITU!!, EPAIKETARIK EZ!! ”

 Gogoratuko duzuenez, manifestaldi hartan, adin guztietako 3000 baino gehiago pertsonek hartu zuten parte, horietatik herri mugimenduko hainbat eragile  (eragile ezberdinetako kide, hautetsiak, sindikatuak, AHT-ak zuzenki kaltetuak, elkartasuna adieraztera etorritako beste herrialdetako hainbat lagun…). Manifestaldia arazorik gabe joan zen Urbinatik, herriaren ondoan  dagoen obra-gune batera iritsi arte, beste batzuen artean manifestaldiak eraikuntza lanen ondorioz herriak pairatzen ari zen txikizioa salatzea baitzuen helburu. Manifestaldia bukatu ondoren hainbat eta hainbat manifestarik obra-gunean “sentada” masibo bat egin zuten AHT-ren kalteak  salatzeko asmoz. Handik gutxira Ertzaintzaren  furgonetak azaldu ziren ( baita helikoptero bat ere) manifestarien aurka gogor “kargatuz” eta hainbat eta hainbat lagun zaurituz. Minutu gutxiren buruan Ertzaintzak Urbinako herria guztiz “okupaturik” zuen, bertako bizilagunen eta AHT-ren aurkako mugimenduko kideen aurka gogorki oldartuz. Ertzaintzaren jokabide onartezin honen ondorioz 8 lagun atxilotuak izan ziren, hamarnaka lagun zaurituak izan ziren, 8 erietxera eraman zituzten  eta horietatik bat ospitaleratu behar izan zuten eta ehundaka pertsona identifikatuak izan ziren. Irakurtzen jarraitu

AHT Nafarroan: Hasi baino lehen geldi dezagun. Maitzaren 28 eta 29, txirrindula martxa.

AHT Gelditu! Elkarlanak Maiatzaren 28 eta 29an Castejon eta Iruñea artean burutuko den txirrindula martxan parte hartzera deitzen du. Nafarroako AHTren egitasmoaren lehen zatia, hain zuzen, tarte horretakoa da. Ekimen horren helburuak honako hauek dira:

 – Lehenik eta behin, AHTk sortuko lituzkeen txikizioak bertatik bertara ikustea. Dakizuenez, aurtengo udan Kadreita eta Alesbes artean lanak hastekoak dira. Halaber, AHTrekin lotura estua duten azpiegituren eraginez jabetzea, besteak beste Castejongo zentral termikoak, Alaizko harrobiak, autobide elektrikoa…

- AHTk kalteturiko eskualdetako oposatzaileen arteko harreman eta informazio trukaketa ahalbidetzea, beronek bultzatzen duen estres kulturaren aldean abiadura motela erabiliz.

 – Nafarroako historian sekulan izandako egitasmorik txikitzaile eta xahutzaileena salatzea. Izan ere, ingurugiroari atzera bueltarik gabeko kalteak sortuko lizkioke eta murrizketa sozial ikaragarriak suertatzen ari diren garaian energia, zein diru xahuketa arrazoigabeak suposatuko lituzke. Halaber, azpimarratu behar da inposatutako azpiegitura hau bankuak zein eraikitze enpresak bezalako botereguneentzat baizik ez litzateke mesedegarri izanen, eta bakar bakarrik populazioaren gutxiengo batek erabiliko zuela minutu eskax batzuk irabazteko.

- Harremanetarako: 618 80 26 48 telefonoa eta ahtrikeznafarroa@gmail.com eta hemen http://noaltavahtgelditu.blogspot.com/

- Hitzaldia: Maiatzak 26 Iruñazarra TABERNAN 18.30etan hitzaldi bat antolatu dugu Roberto Bermejo, UPVko Ekonomiaren Irakaslea.