Artxiboa laburpen hitzeka: itzubaltzeta

Itzulbaltzetako gaztetxean lapurretak egon direla salatu dute gazteek

Pasa den martxoak 29ko gauean Itzubaltzeta gaztetxean egondako lapurreta salatu du bertako gazte asanbladak. Azken bi hilabeteetan bigarrena dela eta dirua eta ordenagailu bat lapurtu dutela jakinarazi dute.

Itzubaltzetako Gazte Asanbladak gertatutakoa salatzen du.

Osteguneko gauean, gaueko 00:00ak pasata, Itzubaltzeta Gaztetxean lapurretak izan ziren. Azkenengo bi hilabete hauetan, bi lapurreta jaso dira jada eta bietan dirua eraman dute, lehenengo lapurretan ordenagailu eramangarri bat ere eraman zutela.

Oraingoan, lehenengoan ez bezala, gaztetxearen atzeko partetik sartu dira, gaztetxeko leiho bat apurtuz.

Argi utzi nahi dugu edozein lapurreta erantzun bat izango duela. Gaztetxea herritik herriarentzat gogoz eta ilusioz eraikitako gazteon etxea da, autogestioaz eta asanbladen bitartez aurrera eramaten duguna.

Jarrera horiek herrian ez ditugula onartzen esatea beharrezkoa ikusten dugu, horregatik ere salaketa hau herritaratzen dugu, herriak lapurtzen ari gaituztela jakin behar baitu.

Itzubaltzetako Gazte Asanblada

Info+ ukberri.net