Tag Archives: independentzia

Ernai EHko gazte antolakunde berriaren aurkezpena eginen da Esparru Gaztetxean

 

Zizurko Ernai-ren oharra:

Martxoaren 2an ospatu zen Lizarran Ernai Euskal Herriko gazte antolakunde berriaren I. kongresua. Irailean abiatu zen Zukgua prozesu eratzailearen uzta da Ernai. Euskal Herriko gazteok, lekuan leku, munduaren azterketa orokorra, ziklo politikoaren irakurketa eta gazte estrategiaren nondik norakoen inguruan eztabaidatu genuen. Eta gogotsu atera gara ideien hartu-eman horietatik. Somatu besterik ez zegoen Lizarrara urrreratu ginenon arteko giroa. Barrez eta algaraz, izena behingoz jakiteko urduritasuna, eguraldiak eskainitako eguzkiaren berotasun goxoa, ekitaldiari hasiera, txalo zaparradak hara hona, falta zirenak gogoan… Indar berriturik atera ginen gazteok frontoitik, ekitaldian entzundakoak eta sentitutakoak, gure ideietan berretsi baikintuzten; piztia pizteko azken urratsa. Elkartasuna nabaria zen eta lanean hasteko gogoa ere bai. Antolakuntzaz, independentzia, sozialismoa eta feminismoaren bidean jardungo du Ernaik, oztopoak oztopo, errealitateari aurre eginez, alternatibak eraikiz. Oraina gu garelako, Ernai garelako.

Eta Zizurren martxan gaude jada! Hortaz, martxoaren 16an, larunbata, Esparru gaztetxean eginen dugun aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Ordurarte, segi borrokan!

 

Bertso afari ederra Nafarroako konkistaren 500. urtemugan

Gazte independentistek, Nafarroaren konkistaren 500. urtemugaren harira, Esparru Gaztetxean bertso afaria antolatu zuten pasaden ostiralean. 50 bat gazte bildu ginen gaztetxean giro ederrean Ion Elizetxe eta Oier Lakuntza bertsolarien koplak entzutera.

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen :: Pincha aquí para ver más fotos

Jardunaldi antisionistak azaroan zehar

Azaroako hilabete osoan zehar jardunaldi antisionistak burutuko dira Esparru Gaztetxean Gazte Asanbladaren eta gazte independentisten elkarlanaren eskutik. Iragan ostiralean hasi ziren argazki erakusketa-hitzaldi interesgarri batekin eta hilabeteosoan zehar bestelako hitzaldi eta proiekzioak egongo dira. HOrren baitan hurrengo hitzaldia asteazken honetan izango da, azaroak 10, Palestinako gazte baten parte hartzearekin.

Gazte independentisten aurkako sarekada berria

Gutxienez 15 dira polizia espainolak atxilotutako gazte independentistak. Atxilotuen sorlekuetan mobilizazioak burutuko dira gaur arratsaldean. Burlatan Askas plazan arratsaldeko 20etan egingo da batzarra. Errotxapean, Antsoainen eta Donibanen ere antzeko protestak antolatu dira.

Atxiloketak (Gara.net):

En Bizkaia se ha detenido a Xabat Morán Ruiz (Deustu), Imanol Beristain (Erromo), Rubén Villa (Sestao), Xabi Bidaurre (Galdakao) e Ikoitz Arrese (Bilbo).

La Policía ha cargado contra las personas que daban apoyo a Morán y han golpeado, al menos, a una de ellas con las porras, al igual que en hecho en Erromo con quienes se solidarizaban con Beristain.

En Araba han arrestado a Igarki de Robles y en Barcelona, donde estudia, a la arabarra Marina Sagastizabel.

El movimiento pro amnistía informa de que la Policía ha entrado también en los domicilios de Bergoi Mardaraz y de Aiala Zaldibar, en Gasteiz, pero no les ha encontrado.

En Gipuzkoa, han detenido a Julen Zuaznabar (Astigarraga) y han entrado en las viviendas de Beñat Lizeaga y Aitziber Plazaola, que no se encontraban en ellas, en Zumaia y Bergara, respectivamente.

Según ha podido saber GARA, en Elgoibar han sido arrestados otros dos jóvenes, un chico y una chica, que ha sido conducida al registro de Kimetz elkartea.