Artxiboa laburpen hitzeka: gaztetxeak

Abian da ‘Gaztetxeak eta generoa’ ikerketaren fase praktikoa

Gaztetxeetan erreproduzitzen diren genero rolak aztertu ditu Pili Álvarez soziologo gazteak ikerketa baten bidez. Orain, lanaren alde praktikoa martxan jartzeko ordua iritsi da, gaztetxeentzat baliagarria izango den materiala sortzeko unea. Gasteizko Gaztetxean egingo da lehen bilkura, larunbatean 10:00etan. Deialdi irekia da, edonork hartu lezake parte. Irakurtzen jarraitu

Eraikin huts bat okupatzen saiatu dira Antsoaingo gazteak

Antsoaingo osasun etxe zaharra okupatu du gazte talde batek gaur goizean, baina foruzainek berehala desalojatu dute eraikina. Arratsaldeko seiretan prentsaurrekoa emango dute Euskal Herria enparantzan, gertatutakoa azaltzeko. Autogestioan oinarrituko den gaztetxe baten beharra ikusten dute gazteek.

Oharra:

Okupazioaren borrokak urte asko darama gure bizitzan. Antsoaingo gazteriak argi dauka auzoan autogestioa beharrezkoa dela eta lokal bat beharrezkoa dela gazteriaren sorkuntzari hegoak zabaltzeko. Azken hilabeteetako lana gai honetan ez da txikia izan eta gaur osasun etxe zaharra okupatu dute. Goizeko hamabiak aldera foruzaingoa agertu da eta gazteak desalojatu dituzte. Arratsaldeko 18:00etan prentsaurreko bat burutuko dute Euskal Herria enparantzan eta hara gerturatzera animatzen dute herriko jendea.

info+ www.topatu.info

Okupazioaren kriminalizazioa

Desalojoak, atxilotuak, erasotuak, identifikatuak. Errepresioa.

Udako Bilbon burutu zen Gaztetxeen aldeko manifestazioan aurreratu genuen bezala, Okupazio Mugimenduaren kontrako ofentsiba bat abiarazi dute dena kontrolaturik nahi dutenek. Zallako gaztetxeari eginiko erasoei, Plentziako desalojoa, Kukutzako desalojo, Errekaldeko ehiza,Itzubaltzetako mehatxua, Gasteizko gaztetxeari erasoak, Zaramagako hustuketa, Uxotegiren kontrako kanpaña mediatikoa, Donibaneko leku-aldaketa, Portugaleteko desalojoa, Erandio, Donostiko Arte Ederren antzokiaren eta Kukutza gaztetxe berriaren desalojo ilegalak gehitzen zaizkio. Eta hurrengo hilabeteetan, Kukutzaren, Koskoenearen eta Plentziko Ermitatzeren kontrako epaiketak izango dira.

Krisialdi ekonomikoa eta Munduko egoera politikoan burutzen diren aldaketak aprobetxatzen ari dira Herri Mugimendu askatzaileak zapaltzeko. Adi egon behar dugu eta indarrak batu, gure gune askatuak defendatu eta berriak sortzeko!

MATXINADA!