Artxiboa laburpen hitzeka: gaztetxea

Esparru gaztetxearen urteurrena ospatuko dugu larunbatean

Pasa den abuztuaren 20an 8 urte bete ziren Esparru gaztetxea lehen aldiz zapaldu genuenetik. Urtero egun hori heltzen denean, are kontzienteago gara denboraren joanaz eta nahitaez atzera egiten dugu so, milaka bizipen gogora ekarri nahian. Kosta egiten zaigu askotan, gure garunak ez duelako agian behar bezainbeste kapazidade oroitzapen guztiak barnean erregistratzeko. Baliteke ere, lausoki gogoratzea. Guztion artean, ordea, zer edo zer eraikitzea lortzen dugu, gure esperientziaren parte izan dadin, eman dugun pausu orok egin baitu posible herri mugimendua eta Esparru gaztetxea aktibo eta bizirik egotea. Iraganaren ondorio gara, onerako eta txarrerako; nor garen ahaztu gabe bagoaz aurrera!

Eta 8. urteurrena ospatzeko, larunbatean jaialdia ospatuko dugu Zizurren! 10:00etatik aurrera festa eta jai giroan elkar gozatzeko aukera izanen dugu! Bazkarirako txartelak Esparru gaztetxean daude salgai 7 eurotan.
Han ikusiko dugulakoan elkar,

Gora Esparru!

Zizurko talde feminista aurkeztuko dugu ostiral honetan Esparru gaztetxean

presentacion del grupo feminsta-1talde feministaren aurkezpena

Zizurko talde feminista aurkeztuko dugu ostiral honetan, ekainak 14, Esparru gaztetxean. Giro aparta egoteaz gain, pintxo goxoak egonen dira salgai eta Mugan musika taldeko bi kideren akustikoarekin gozatu ahal izanen dugu. Horrez gain, gogoratu asteburu honetan zehar LadyFest ospatuko dela Jaso ikastola zaharrean; ostirala, larunbata eta igandea ekintzez josita egonen da.

Animatu eta hurbildu aurkezpenera!

Gora borroka feminista!

——–

Este viernes vamos a hacer la presentación del grupo feminista de Zizur en el gaztetxe Esparru. Aparte del buen ambiente, habrá pintxos y podremos gozar del acústico de dos amigas del grupo Mugan. Además, queremos recordar que este fin de semana se celebra el festival LadyFest en la vieja ikastola Jaso; el viernes, sábado y domingo estáran llenos de actividades.

Animate y ven a la presentación!

Gora borroka feminista!

 

Ernai EHko gazte antolakunde berriaren aurkezpena eginen da Esparru Gaztetxean

 

Zizurko Ernai-ren oharra:

Martxoaren 2an ospatu zen Lizarran Ernai Euskal Herriko gazte antolakunde berriaren I. kongresua. Irailean abiatu zen Zukgua prozesu eratzailearen uzta da Ernai. Euskal Herriko gazteok, lekuan leku, munduaren azterketa orokorra, ziklo politikoaren irakurketa eta gazte estrategiaren nondik norakoen inguruan eztabaidatu genuen. Eta gogotsu atera gara ideien hartu-eman horietatik. Somatu besterik ez zegoen Lizarrara urrreratu ginenon arteko giroa. Barrez eta algaraz, izena behingoz jakiteko urduritasuna, eguraldiak eskainitako eguzkiaren berotasun goxoa, ekitaldiari hasiera, txalo zaparradak hara hona, falta zirenak gogoan… Indar berriturik atera ginen gazteok frontoitik, ekitaldian entzundakoak eta sentitutakoak, gure ideietan berretsi baikintuzten; piztia pizteko azken urratsa. Elkartasuna nabaria zen eta lanean hasteko gogoa ere bai. Antolakuntzaz, independentzia, sozialismoa eta feminismoaren bidean jardungo du Ernaik, oztopoak oztopo, errealitateari aurre eginez, alternatibak eraikiz. Oraina gu garelako, Ernai garelako.

Eta Zizurren martxan gaude jada! Hortaz, martxoaren 16an, larunbata, Esparru gaztetxean eginen dugun aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Ordurarte, segi borrokan!

 

OTSAILAK 15 FEBRERO, PRESENTACION DEL LIBRO: LA INSUMISION EN NAVARRA-MEMORIA PARA TIEMPOS DE DESMEMORIA LIBURUAREN AURKEZPENA ESPARRU GAZTETXEAN

txarla-beorlegui-copia

Transcurridos más de diez años desde que tuvieron lugar los hechos que aquí se cuentan (representando la culminación de los mismos el paso en 1997 de J. Óscar Beorlegui por la cárcel de Iruñea y, finalmente, en 2001, la abolición del servicio militar obligatorio), la vida nos sigue enseñando que el poder, ante cualquier tipo de reconocimiento o recuerdo de victorias populares, continúa respondiendo como lo hizo siempre frente a acontecimientos relacionados con la disidencia: tratando de ocultar dichos logros. Acallando realidades como el triunfo en el estado español a finales del pasado siglo XX de la Insumisión, multicolor movimiento que, avivado por gentes de todo tipo de ideologías, en apenas veinte años llevó a la mili a su desaparición, quedando silenciada desde entonces tan incontestable victoria: última de las arrancadas al sistema desde la calle. Con el fin de rescatar del olvido dicha lucha, darla a conocer a las nuevas generaciones y refrescar la memoria a los políticos más olvidadizos; en el marco de una crónica de la Pamplona/Iruñea de finales del siglo pasado no plasmada en papel hasta el momento, el autor, espoleado por el intento de algunos de capitalizar dicho triunfo, en marzo de 2011 decidió tomar cartas en el asunto: en clave autobiográfica, contar su experiencia al respecto, en aras de exponer las razones que finalmente le llevaron a decirle «No» al ejército, tras toda una vida diciéndoselo a la sociedad. Así pues, de manos de una narrativa irónica, lúcida y cercana, he aquí La Insumisión en Navarra, auténtica memoria para tiempos de desmemoria.

Tximeletak DVDaren aurkezpen arrakastatsua izan dugu!

Pasaden urtarrilaren 19an tximeletak DVDaren aurkezpen jaialdia burutu genuen Esparru Gaztetxean. Euskal gazte Antolakundearen belaunaldi ezberdinen laguntzaz Zizurren egindako ibilbideari errepasoa egin genion, eta horrekin batera DVDa proiektatu eta gazte afari ederra izan genuen. berandu bada ere, hemen dira argazkiak! Eta denbora pixka batekin, hemendik gutxira bideotxo bat ere zintzilikatuko dugu. Animo!

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen :: Pincha aquí para ver más fotos