Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira pare bat ekimen antolatu ditu ZGAk Zizurko Esparru gaztetxean astean zehar. Martxoaren 6an Amaia Perez de Orozco ekonomilari feministaren bideo bat proiektatuko da. Bestalde, martxoaren 8an Iruñeko manifestaziora joateko deialdia luzatzen dugu hemendikan. Gauerako afari autogestionatua antolatu da.
Posts etiquetados ‘gaztetxe’
Eztabaida eta festa nagusi gaztetxearen 7. urtemugan!
2012/08/27Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen :: pincha aquí para ver más fotos
Atarrabiak gaztetxe berria du
2012/06/18Nuevo local juvenil autogestionado en Atarrabia: apertura hoy a las cinco de la tarde
2012/06/09
La juventud de Atarrabia va a empezar autogestionar desde hoy a la tarde la antigua casa de cultura de la localidad. Este local, propiedad del ayuntamiento, llevaba tiempo en desuso, y debido a la necesidad de espacios para la juventud en el pueblo se ha llegado a un acuerdo con el ayuntamiento para la cesión del local hasta el 30 de septiembre, con posibilidad de prorrogarla.
Este nuevo proyecto lleva gestandose desde comienzos de año con la participacion de diferentes colectivos y cuadrillas, “y es una apuesta clara por la participacion directa de la gente joven en la vida social del pueblo”.
Estas son las actividades que han programado para el fin de semana:
Viernes 8 junio
17:00 rueda de prensa y entrada al local
Auzolan (limpieza y acondicionamiento)
19:00 ASAMBLEA
21:00 cena autogestionada
Sabado 9 junio
11:00 txupinazo + almuerzo + apertura de kupela
13:00 kalejira
14:00 comida popular
16:00 cantautor
19:00 conciertos
iturria-fuente: ateak ireki
Okupazioa aurrera!
2012/04/24Santutxuko gazteek lokal huts bat okupatu dute gaztetxe bihurtzeko
2012/04/22
Lakomi gaztetxea utzi zutenetik urte erdia igaro denean, auzoko gazte mugimendua berrindartzen ari denaren azken erakuslea izan da hurrengo Santutxuko gaztetxea izango denaren okupazioa.
Bertako gazteen oharra:
Atzo, apirilak 21, Santutxuko gazte asanbladak auzoan hamar urtetik gora hutsik zeraman lokala okupatu zuen. Goizean Santutxuko kaleetan barrena burutu zen kalejira baten ostean ekin genion okupazioari.
Eraikin huts bat okupatzen saiatu dira Antsoaingo gazteak
2012/04/12Antsoaingo osasun etxe zaharra okupatu du gazte talde batek gaur goizean, baina foruzainek berehala desalojatu dute eraikina. Arratsaldeko seiretan prentsaurrekoa emango dute Euskal Herria enparantzan, gertatutakoa azaltzeko. Autogestioan oinarrituko den gaztetxe baten beharra ikusten dute gazteek.
Oharra:
Okupazioaren borrokak urte asko darama gure bizitzan. Antsoaingo gazteriak argi dauka auzoan autogestioa beharrezkoa dela eta lokal bat beharrezkoa dela gazteriaren sorkuntzari hegoak zabaltzeko. Azken hilabeteetako lana gai honetan ez da txikia izan eta gaur osasun etxe zaharra okupatu dute. Goizeko hamabiak aldera foruzaingoa agertu da eta gazteak desalojatu dituzte. Arratsaldeko 18:00etan prentsaurreko bat burutuko dute Euskal Herria enparantzan eta hara gerturatzera animatzen dute herriko jendea.
info+ www.topatu.info
ZORIONAK eta urte askotarako Gasteiz!
2012/04/12988an ateak zabaldu zituen Gasteiz hiriarentzat gaztetxeak, eta udaletxeak eskaini izan ez duen kulturaren hutsunea betetzeaz gain, antolatzeko eta lan egiteko beste eredu bat posible dela erakutsi diote gizarteari, asanbladan eta autogestioan oinarritutako eredua alegia. Urteurrena ospatzeko hilabete osoko egitaraua antolatu dute.
Prentsaurrekoan irakurritako testua:
Udaberriarekin batera, gainera datorkigu Gasteizko Gaztetxearen urtemuga eta aurten 24 urte betetzen ditugu. 1988tik 2012ra ateak zabaldu izan ditugu Gasteiz hiriarentzat, eta udaletxeak eskaini izan ez duen kulturaren hutsunea betetzeaz gain, antolatzeko eta lan egiteko beste eredu bat posible dela erakutsi diogu gizarteari, asanbladan eta autogestioan oinarritutako eredua alegia.
Asanbladetan jotafuego darabiltenek, emakumeek, gazteek, etorkinek, musikariek, antzerkilariek, ekologistek, antifaxistek, euskaltzaleek, ikasleek, bertsolariek… Gasteizko Gaztetxea zer den probatu dugu. Eta esan gabe doa probatu ez duenak ez dakiela zeri buruz ari garen. Muinoko enea eszenatokia duen taberna bat baino gehiago da, bertan sentimenduak, grinak, irrikak, kezkak… elkartrukatzen ditugu.
Gainera azken urte honetan Gaztetxea borborka nabaritu dugu, orokorrean Gasteiz ikusi dugun modu berean. Etxearen bizitasuna biderkatuta da eta inoiz baino sorginduago sentitzen dugu. Astelehenetik igandera ekintzaz josi da, mota guztietako tailer eta ekintzekin: euskara klaseak, eskalada boulderra, boxeo tailerra, tutifree dohako denda, zineforumak, hitzaldiak, eztabaidarako gune desberdinak… Biziberritze hau Gasteiz mailan gertatu da ere, eta mugimendu ezberdinen uholdea sortu dela ikusi dugu, gazte berriak eta oro har, gauzak aldatzeko gogo ikaragarriak. Okupazioari dagokionez ere, asko izan dira urte honetan zehar egin diren gaztetxe saiakerak eta horrek pozez betetzen gaitu. Kasu gehienetan poliziak indarrez erantzun badu ere (Zaramaga, Errota, Txago, Arriaga), San Frantzisko kaleko etxe okupatuak hilabeteak daramatza Alde Zaharrean zehar okupazioaren eredua zabaltzen. Era berean etxe honek bizi duen desalojo egoera salatu nahi dugu, horrelako proiektuak beharrezkoak direlako. (más…)























