988an ateak zabaldu zituen Gasteiz hiriarentzat gaztetxeak, eta udaletxeak eskaini izan ez duen kulturaren hutsunea betetzeaz gain, antolatzeko eta lan egiteko beste eredu bat posible dela erakutsi diote gizarteari, asanbladan eta autogestioan oinarritutako eredua alegia. Urteurrena ospatzeko hilabete osoko egitaraua antolatu dute.
Prentsaurrekoan irakurritako testua:
Udaberriarekin batera, gainera datorkigu Gasteizko Gaztetxearen urtemuga eta aurten 24 urte betetzen ditugu. 1988tik 2012ra ateak zabaldu izan ditugu Gasteiz hiriarentzat, eta udaletxeak eskaini izan ez duen kulturaren hutsunea betetzeaz gain, antolatzeko eta lan egiteko beste eredu bat posible dela erakutsi diogu gizarteari, asanbladan eta autogestioan oinarritutako eredua alegia.
Asanbladetan jotafuego darabiltenek, emakumeek, gazteek, etorkinek, musikariek, antzerkilariek, ekologistek, antifaxistek, euskaltzaleek, ikasleek, bertsolariek… Gasteizko Gaztetxea zer den probatu dugu. Eta esan gabe doa probatu ez duenak ez dakiela zeri buruz ari garen. Muinoko enea eszenatokia duen taberna bat baino gehiago da, bertan sentimenduak, grinak, irrikak, kezkak… elkartrukatzen ditugu.
Gainera azken urte honetan Gaztetxea borborka nabaritu dugu, orokorrean Gasteiz ikusi dugun modu berean. Etxearen bizitasuna biderkatuta da eta inoiz baino sorginduago sentitzen dugu. Astelehenetik igandera ekintzaz josi da, mota guztietako tailer eta ekintzekin: euskara klaseak, eskalada boulderra, boxeo tailerra, tutifree dohako denda, zineforumak, hitzaldiak, eztabaidarako gune desberdinak… Biziberritze hau Gasteiz mailan gertatu da ere, eta mugimendu ezberdinen uholdea sortu dela ikusi dugu, gazte berriak eta oro har, gauzak aldatzeko gogo ikaragarriak. Okupazioari dagokionez ere, asko izan dira urte honetan zehar egin diren gaztetxe saiakerak eta horrek pozez betetzen gaitu. Kasu gehienetan poliziak indarrez erantzun badu ere (Zaramaga, Errota, Txago, Arriaga), San Frantzisko kaleko etxe okupatuak hilabeteak daramatza Alde Zaharrean zehar okupazioaren eredua zabaltzen. Era berean etxe honek bizi duen desalojo egoera salatu nahi dugu, horrelako proiektuak beharrezkoak direlako. (más…)


















