Posts etiquetados ‘euskal’

Tximeletak DVDaren aurkezpen arrakastatsua izan dugu!

2013/02/06

Pasaden urtarrilaren 19an tximeletak DVDaren aurkezpen jaialdia burutu genuen Esparru Gaztetxean. Euskal gazte Antolakundearen belaunaldi ezberdinen laguntzaz Zizurren egindako ibilbideari errepasoa egin genion, eta horrekin batera DVDa proiektatu eta gazte afari ederra izan genuen. berandu bada ere, hemen dira argazkiak! Eta denbora pixka batekin, hemendik gutxira bideotxo bat ere zintzilikatuko dugu. Animo!

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen :: Pincha aquí para ver más fotos

ZGAk inauterietako pertsonaien inguruko erakusketa antolatu du

2013/02/05

exposicion carnavales

 

Zizurko Gazte Asanbladak euskal inauterietako pertsonaien erakusketa antolatu du Zizur Nagusiko kultur etxean. Ekimen honen helburua, urtez urte garrantzi gutxiago ematen zitzaiela ikusirik, euskal inauterietako pertsonaiak berreskuratzea eta ezagutaraztea da. Azken finean, gure kulturaren parte dira.

Hortaz, tartetxo bat bilatu,  hurbildu zaitezte kultur etxeko hallera eta murgildu euskal tradizio eta kondairen historia liluragarrietan. Larunbata bitarte egonen da ikusgai.

—-

La Zizurko Gazte Asanblada ha organizado una exposición en torno a los personajes de los carnavales euskaldunes. Esto tiene como objetivo recuperar y dar a conocer estos personajes, visto que año tras año se les daba menos importancia. Al fin y al cabo, son parte de nuestra cultura.

Por eso, buscar un hueco, acercaos al hall de la casa de cultura y sumergíos en las maravillosas historias de las leyendas y tradiciones euskaldunes. La exposición estará expuesta hasta el sábado.

“Zukgua” prozesu eratzailea aurkezteko afaria izan da Esparru Gaztetxean

2012/10/01

Euskal Herriko gazte erakunde independentista eta sozialista berria martxan jartzeko abiatutako “Zukgua” gazte prozesu eratzailea aurkezteko afaria izan da Esparru Gaztetxean eta 30 bat gazteren parte hartzea izan zuen. Martxora arte luzatuko den eztabaida prozesuak 3 fase izango ditu, eta fase bakoitzean hainbat ponentzia eztabaidatu eta emendakinak egiteko aukera izango da. Azkenik, martxoan I. Biltzar Nazionala burutuko da gazte erakunde berria sortu eta haren oinarri, helburu eta estrategiak onartzeko. Zizurren lehenengo eztabaida saioa urriaren 20an izango da.

«Zukgua» prozesua martxan jarri dute gazte antolakunde berri bat sortzeko helburuarekin

2012/09/29

[Iturria: naiz.info]Ehunka lagunek parte hartu dute gaur eguerdian Zarautzen gazte antolakunde berri bat sortzeko prozesua abian dagoela ezagutarazteko burutu duten ekitaldian. Gaur aurkezpen afaria izango da Esparru Gaztetxean.

«Zukgua» prozesua abian dagoela ezagutarazi dute ehunka gaztek gaur eguerdian Zarautzen burutu duten ekitaldian. Prozesu horren helburua gazte erakunde berri bat sortzea izango da eta aldi berean, norbanakotik kolektiborako pausua ematera bultzatu nahi ditu gazteak.

Prozesu horren irudia fruituak izango dira eta «zukua» ematea espero dute. Izan ere, asanbladak antolatuko dituzte herri guztietan gaur egungo egoeraz, Euskal Herriko ziklo politiko berriaz eta gazte erakunde baten antolakuntzaz eztabaidatzeko.

Eztabaida prozesua martxo hasieran bukatuko da.

Gorkaren irteera Sototik… ongi etorri!!

2012/08/31

Ongi etorri Gorka!!

2012/08/31

Gorka Zabala eta Iosu Esparza Soto del Real espetxetik ateratzen direneko argazkiak, eta ondoren, Gorkari Zizurren egindako harrerako argazkiak.

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen :: pincha aquí oara ver más fotos

Herrira Egun arrakastatsua izan da Zizurren

2012/05/19

Zizurko Herrira Asteari amaiera emateko, eta Goazen Plazara dinamikaren baitan antolatutako Herrira Eguneko argazkiak.

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen :: pincha aquí para ver más fotos del día

HERRIRAren aurkezpen jendetsu eta parte hartzailea izan da

2012/05/05

50-etik gora lagun izan dira Herrira Zizurko Herri Bilgunearen aurkezpenean. Herri ekimenaren aurkezpenarekin batera ekimena Zizurren nola antolatu eta izan beharreko funtzioez aritu dira. Horrekin batera datorren maiatzaren 13tik 19ra luzatuko den HERRIA ASTEAri buruz solastu dira, maiatzaren 19an PLAZAK BETEtzeko deialdi nazionalalarekin batera eginez. Datorren astelehenean 19.00tan Kalua taberna dagoen plazan hura antolatzeko asanblada irekia egonen da.

El preso político zizurtarra Gorka Zabala relata las heridas de las torturas que sufrió ya hace un año

2012/02/13

Hoy lunes 13 de febrero, día contra la tortura, el preso político zizurtarra ha relatado las heridas que le han dejado la tortura mediante la siguiente carta:

La historia que voy a contar gira en torno a unos sucesos concretos, no exclusivos, padecidos por demasiadas personas. Es quizás menos reconocible su desenlace. No por ser único, sino porque seguramente haya sido compartido en menos ocasiones. (más…)

Gorka urte bat bahiturik

2012/01/23

Gorka Zabala preso politiko zizurtarrak dagoeneko urte bat bete du espetxean eta senideek urte honetan bere egoera nolakoa izan den laburtu dute:


Seguir

Recibe cada nueva publicación en tu buzón de correo electrónico.