Artxiboa laburpen hitzeka: epaiketa

Barañaingo gazteen aurkako zigorra berretsi du fiskalak

2010eko irailean herriko gaztetxearen desalojoa salatzeko eginiko protestengatik auzipetutako 20 gazte epaitu zituzten atzo. Hauetako bi kargurik gabe utzi bazituen ere, gainerakoei bederatzi hilabeteko kartzela zigorra berretsi die fiskalak, errepide bat moztea leporatuta.Barañaingo udalak gaztetxea hustera behartu ostean, mobilizazio ugari burutu zituzten bertako gazteek: aste osoko ekintzak udaletxe plazan, baraualdia eta errepide mozketa. Azken honetan bi gaztek porlanezko bidoi banatan besoak sartu zituzten, eta gainerakoek bridekin lotu zituzten hankak. Gazteek protesta amaitzeari uko egin ostean, Guardia Zibilak kargatu egin zuen.Atzoko epaiketaren ostean, gazteak epaia jakiteko zain geratu dira.

Barañaingo hogei gazteren epaiketa hasiko da gaur

Astelehenean, maiatzaren 14an, Barañaingo hogei gazte auzipetuak izango dira lokal autogestionatuak erreibindikatzeko egin zuten eserialdi batengatik. Hori salatzeko, manifestazioa egingo da ostiralean udaletxeko plazatik abiatuta.2010eko irailean, Barañaingo gazte ugarik kale mozketa burutu zuten, herriarentzat lokal autogestionatuak eskatzeko. Polizia berehala bertaratu zen eta era bortitzean oldartu zen lurrean eserita, zein inguruan zegoen jendearen aurka. Ugariak izan ziren zauritutakoak eta pertsona bat operatu behar izan zuten.

Manifestazioa ostiralean Barañaingo udaletxeko plazatik aterako da 19:00etan. Eta epaiketa salatzeaz gain, herriarentzat gauzak antolatu eta egiteko gero eta aukera gutxiago dituztela denuntziatuko dute.

Maider Caminos-en aurkako epaiketa politikoa salatzeko manifestazioa izan da

Maider Caminos Undioko bizilagunaren eta beste 8 militante independentisten aurkako epaiketa politikoa salatzeko manifestazioa izan da Zizurren. 170 bat pertsonak parte hartu dute egunotan Auzitegi Nazionalean burutzen ari den epaiketa salatzeko, zeinean SEGI eta EKIN erakundeetako kide izatea leporatuta 8 eta 10 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatzen dizkieten. Maider Caminos-en kasuan 3 urte daramatza espetxean eta 10 urteko kartzela zigorra eskatu diote EKINeko Nafarroako zuzendaritzan egotea leporatuta. Epaiketa iragan asteazkenean hasi zen, azaroaren 2an, eta astelehenean bukatuko da.

Argazkiak ikusteko hemen sakatu :: pincha aquí para ver las fotos

AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazio nazionala deitu du datorren urriaren 1erako

Duela bi urte Urbinan egin zen AHTren kontrako manifestaldian atxilotutakoei egingo zaien epaiketa salatzeko asmoz antolatu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazio nazionala eta autoinkulpazio kanpaina masiboa.

 AHT Gelditu! Elkarlanaren oharra:

Datorren urriak 5-ean, Gasteizko Entzutegi Probintzialean, goizeko 9:30tan,2009-ko urtarrilaren 17-an, AHT-ren aurka Urbinan egindako manifestaldi nazionalaren ondorengo gertaeren gaineko epaiketa egingo da.Epaituriko 6 lagunei eskatzen zaizkien kartzela zigorrak 2 urtetik 4 urteraino doaz.

Hau dela eta,AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioak egingo ditu, bi helbururekin, batetik AHT-ren aurkako aldarri soziala agertzea eta bestetik epaituriko pertsonei elkartasuna helaraztea. Horretarako urriak 1ean Urbinatik- Gasteizera arteko martxa  eta arratsaldean Gasteiz-en AHT-ren aurkako manifestaldi nazionala antolatu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak, honako lelopean:” URBINA BERRESKURATU!,AHT GELDITU!!, EPAIKETARIK EZ!! ”

 Gogoratuko duzuenez, manifestaldi hartan, adin guztietako 3000 baino gehiago pertsonek hartu zuten parte, horietatik herri mugimenduko hainbat eragile  (eragile ezberdinetako kide, hautetsiak, sindikatuak, AHT-ak zuzenki kaltetuak, elkartasuna adieraztera etorritako beste herrialdetako hainbat lagun…). Manifestaldia arazorik gabe joan zen Urbinatik, herriaren ondoan  dagoen obra-gune batera iritsi arte, beste batzuen artean manifestaldiak eraikuntza lanen ondorioz herriak pairatzen ari zen txikizioa salatzea baitzuen helburu. Manifestaldia bukatu ondoren hainbat eta hainbat manifestarik obra-gunean “sentada” masibo bat egin zuten AHT-ren kalteak  salatzeko asmoz. Handik gutxira Ertzaintzaren  furgonetak azaldu ziren ( baita helikoptero bat ere) manifestarien aurka gogor “kargatuz” eta hainbat eta hainbat lagun zaurituz. Minutu gutxiren buruan Ertzaintzak Urbinako herria guztiz “okupaturik” zuen, bertako bizilagunen eta AHT-ren aurkako mugimenduko kideen aurka gogorki oldartuz. Ertzaintzaren jokabide onartezin honen ondorioz 8 lagun atxilotuak izan ziren, hamarnaka lagun zaurituak izan ziren, 8 erietxera eraman zituzten  eta horietatik bat ospitaleratu behar izan zuten eta ehundaka pertsona identifikatuak izan ziren. Continue reading AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazio nazionala deitu du datorren urriaren 1erako