Polizia iturriek jakinarazi dutenez, goizeko seiak inguruan, hainbat ertzain agertu dira Bilboko Uribarri auzoan dagoen Patakon gaztetxera eta, hustarazteko agindu bat tarteko, barnean zeuden bost lagunak kanporatu egin ditu.
Iturrien arabera, hainbat lagun agertu dira geroago gaztetxearen hustarazpena salatu eta haren proiektua defendatzera. Ez da inolako istilurik egon, betiere Ertzaintzak emandako informazioak dioenez.
Patakon kolektibo sozialeko kideek ekainaren hasieran jarri zuten martxan gaztetxea, Matiko kalean dagoen eraikin hutsa aprobetxatuz. Mende erdi zeraman erabili gabe.
Ekainaren 15ean, ehunka lagunek manifestazioa egin zuten Uribarrin, gaztetxearen beharra aldarrikatu eta eraikinaren jabeei egoerari konponbidea aurkitzeko gonbitea egin asmoz.
Ekimenak:
- Gaur, 11:00etan: prentsaurrekoa
- Ekainak 28, osteguna, 11:00etan: Kazerolada udaletxean
- Ekainak 29, ostirala, 17:00etan: INAUGURAZIOAREKIN AURRERA!
ANIMO GAZTEAK!
GAZTETXEAK AURRERA!
info+ naiz.info , topatu.info ,























