Tag Archives: asanblada

ZGAk inauterietako pertsonaien inguruko erakusketa antolatu du

exposicion carnavales

 

Zizurko Gazte Asanbladak euskal inauterietako pertsonaien erakusketa antolatu du Zizur Nagusiko kultur etxean. Ekimen honen helburua, urtez urte garrantzi gutxiago ematen zitzaiela ikusirik, euskal inauterietako pertsonaiak berreskuratzea eta ezagutaraztea da. Azken finean, gure kulturaren parte dira.

Hortaz, tartetxo bat bilatu,  hurbildu zaitezte kultur etxeko hallera eta murgildu euskal tradizio eta kondairen historia liluragarrietan. Larunbata bitarte egonen da ikusgai.

—-

La Zizurko Gazte Asanblada ha organizado una exposición en torno a los personajes de los carnavales euskaldunes. Esto tiene como objetivo recuperar y dar a conocer estos personajes, visto que año tras año se les daba menos importancia. Al fin y al cabo, son parte de nuestra cultura.

Por eso, buscar un hueco, acercaos al hall de la casa de cultura y sumergíos en las maravillosas historias de las leyendas y tradiciones euskaldunes. La exposición estará expuesta hasta el sábado.

inAHAuTEriak ospatuko dira otsailaren 9an Zizurren

 ihauteriak

 

 

Zizur Nagusiko Jai Batzordeak, herriko beste eragile eta eta lokalekin batera, ihauterien ospakizuna antolatu du otsailaren 9rako. Agenda kulturalean ihauteriek gero eta garrantzi gutxiago zutela ikusirik, aurten bultzada ematea erabaki dute. Hortaz, egun osoz ihauteriei eskainitako jaia izanen da Zizurren.

Zizurko Gazte Asanbladak ere bere harri koxkorra jarri nahi izan du jaia sustatzen. Horretarako, mozorroak berritzeko ardura hartu du bere gain. Bestalde, lurraldeko ihauteriei garrantzia ematearren, hemengo pertsonaiak berreskuratzen saiatuko dira. Zuk ba al dakizu zeintzuk diren?

Azkenik, jendeari hots egin egun horretara animatu dadin. Elkar gaitezen guztiok Zizurko inAHAuTErietan!

—-

La Comisión Popular de fiestas de Zizur Mayor, junto con otros colectivos y establecimientos del pueblo, ha organizado la celebración de los carnavales el 9 de febrero. Visto que en la agenda cultural los carnavales tenían cada vez menos importancia, este año han decidido darles un empujón. Por eso, será un día entero de festejo dedicado a los carnavales.

Zizurko Gazte Asanblada también a querido poner su grano de arena impulsando la celebración. Es por eso que han cogido el compromiso de renovar los disfraces. También han querido darle importancia a los carnavales de nuestra tierra intentando recuperar los personajes. Sabes cuales son?

Por último, hacer un llamamiento a la gente para que se anime a participar ese día. ¡Juntémonos todos y todas el día del Pato Carnavalero de Zizur!

Heldu da Gaztetxearen 7. urteurrena!

7. urteurrena!

Datorren abuztuaren 25ean Zizurko Esparru Gaztetxeak bere 7. urtemuga ospatzeko jaialdia antolatu du. Aurtengoan hausnarketak eta eztabaidak protagonismo handia izango dute, gaztetxearen bilakaeraz eta etorkizunaz solasteko Gazte Topaketak antolatu ditugularik. Eta nola ez, jaiak ere bere tartea izanen du, bazkalostean bingoa, herri merkatua eta Txino Sound System-en musika emanaldia izanik, ondoren Karromusika kalez kale eta bukatzeko dantza eta jaia Gaztetxean bertan 22:00tik aurrera. Bazkarirako txartelak jada salgai dira 6 euroren truke. Gonbidatuta zaudete!!