Artxiboa laburpen hitzeka: aht

Asteazkena 15, AHTren inguruko asanblada informatiboa Kultur Etxean

AHTaren eraikitze lanak hasi dira Nafarroan (argazkian Kadreita). Instituzioetatik ez dugu informaziorik jaso, beraz, desinformazio hau gainditu nahian asanblada bat egingo da asteazken honetan Zizur Nagusiko kultur etxean. Zizurtarrok gainera, bete-betean sufrituko ditugu makro-proiektu honen ondorioak. Informatu eta borrokatu!

Como muestra la imagen, la obras del TAV han comenzado en Nafarroa. Por eso, y contra la desinformacion que sufrimos l@s ciudadan@s, el miercoles 15 de Febrero habra una asamblea informativa en la casa de cultura de Zizur  a partir de las 19.30.

Nafarroako proiektu txikitzaileen aurkako esposaketa ikusgai da Gaztetxean

>> Duela bi urteko manifestazioko bideoa ikusi

AHT, Zilbeti, autopista elektrikoa, Aroztegia, Sakanako erraustegia, Kastejoiko Termikak, Itoitz… Hamaika proiektu txikitzaile sortu dira Nafarroako bazter guztietan azken urteetan eta horien aurkako indarrak biltzeko NAFARROA BIZIRIK NAHI DUGU koordinadora modukoa sortu zen orain bi urte. Orduan manifestaldi jendetsua izan zen Iruñean eta ordutik aurrera lanean jarraitu dute ere.

Proiektu hauek gertuagotik ezagutzeko eta NAFARROA BIZIRIK NAHI DUGUn elkartzen diren taldeen alternatibak ezagutzeko hainbat panelez osatutako esposaketa elebiduna ikusgai da egunotan Esparru Gaztetxean.

AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazio nazionala deitu du datorren urriaren 1erako

Duela bi urte Urbinan egin zen AHTren kontrako manifestaldian atxilotutakoei egingo zaien epaiketa salatzeko asmoz antolatu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazio nazionala eta autoinkulpazio kanpaina masiboa.

 AHT Gelditu! Elkarlanaren oharra:

Datorren urriak 5-ean, Gasteizko Entzutegi Probintzialean, goizeko 9:30tan,2009-ko urtarrilaren 17-an, AHT-ren aurka Urbinan egindako manifestaldi nazionalaren ondorengo gertaeren gaineko epaiketa egingo da.Epaituriko 6 lagunei eskatzen zaizkien kartzela zigorrak 2 urtetik 4 urteraino doaz.

Hau dela eta,AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioak egingo ditu, bi helbururekin, batetik AHT-ren aurkako aldarri soziala agertzea eta bestetik epaituriko pertsonei elkartasuna helaraztea. Horretarako urriak 1ean Urbinatik- Gasteizera arteko martxa  eta arratsaldean Gasteiz-en AHT-ren aurkako manifestaldi nazionala antolatu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak, honako lelopean:” URBINA BERRESKURATU!,AHT GELDITU!!, EPAIKETARIK EZ!! ”

 Gogoratuko duzuenez, manifestaldi hartan, adin guztietako 3000 baino gehiago pertsonek hartu zuten parte, horietatik herri mugimenduko hainbat eragile  (eragile ezberdinetako kide, hautetsiak, sindikatuak, AHT-ak zuzenki kaltetuak, elkartasuna adieraztera etorritako beste herrialdetako hainbat lagun…). Manifestaldia arazorik gabe joan zen Urbinatik, herriaren ondoan  dagoen obra-gune batera iritsi arte, beste batzuen artean manifestaldiak eraikuntza lanen ondorioz herriak pairatzen ari zen txikizioa salatzea baitzuen helburu. Manifestaldia bukatu ondoren hainbat eta hainbat manifestarik obra-gunean “sentada” masibo bat egin zuten AHT-ren kalteak  salatzeko asmoz. Handik gutxira Ertzaintzaren  furgonetak azaldu ziren ( baita helikoptero bat ere) manifestarien aurka gogor “kargatuz” eta hainbat eta hainbat lagun zaurituz. Minutu gutxiren buruan Ertzaintzak Urbinako herria guztiz “okupaturik” zuen, bertako bizilagunen eta AHT-ren aurkako mugimenduko kideen aurka gogorki oldartuz. Ertzaintzaren jokabide onartezin honen ondorioz 8 lagun atxilotuak izan ziren, hamarnaka lagun zaurituak izan ziren, 8 erietxera eraman zituzten  eta horietatik bat ospitaleratu behar izan zuten eta ehundaka pertsona identifikatuak izan ziren. Irakurtzen jarraitu

AHT Nafarroan: Hasi baino lehen geldi dezagun. Maitzaren 28 eta 29, txirrindula martxa.

AHT Gelditu! Elkarlanak Maiatzaren 28 eta 29an Castejon eta Iruñea artean burutuko den txirrindula martxan parte hartzera deitzen du. Nafarroako AHTren egitasmoaren lehen zatia, hain zuzen, tarte horretakoa da. Ekimen horren helburuak honako hauek dira:

 - Lehenik eta behin, AHTk sortuko lituzkeen txikizioak bertatik bertara ikustea. Dakizuenez, aurtengo udan Kadreita eta Alesbes artean lanak hastekoak dira. Halaber, AHTrekin lotura estua duten azpiegituren eraginez jabetzea, besteak beste Castejongo zentral termikoak, Alaizko harrobiak, autobide elektrikoa…

- AHTk kalteturiko eskualdetako oposatzaileen arteko harreman eta informazio trukaketa ahalbidetzea, beronek bultzatzen duen estres kulturaren aldean abiadura motela erabiliz.

 - Nafarroako historian sekulan izandako egitasmorik txikitzaile eta xahutzaileena salatzea. Izan ere, ingurugiroari atzera bueltarik gabeko kalteak sortuko lizkioke eta murrizketa sozial ikaragarriak suertatzen ari diren garaian energia, zein diru xahuketa arrazoigabeak suposatuko lituzke. Halaber, azpimarratu behar da inposatutako azpiegitura hau bankuak zein eraikitze enpresak bezalako botereguneentzat baizik ez litzateke mesedegarri izanen, eta bakar bakarrik populazioaren gutxiengo batek erabiliko zuela minutu eskax batzuk irabazteko.

- Harremanetarako: 618 80 26 48 telefonoa eta ahtrikeznafarroa@gmail.com eta hemen http://noaltavahtgelditu.blogspot.com/

- Hitzaldia: Maiatzak 26 Iruñazarra TABERNAN 18.30etan hitzaldi bat antolatu dugu Roberto Bermejo, UPVko Ekonomiaren Irakaslea.

Maitzaren 5ean, Mugitu! eguna ikastetxeetan.

Maiatzaren 5ean, Mugitu! Eguna ikastetxeetan Maiatzaren 5ean “Mugitu! Eguna” egingo da Euskal Herriko hainbat ikastetxeetan, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) auzian desobendientzia zibila bultzatu asmoz diharduen Mugitu! Mugimenduak “Ikastetxeetan ere AHTri desobeditu!” lelopean deituta. Hori dela eta, maiatzaren 5ean ikastordu bateko paroa egiteko eta egun horren harira antolatuko diren ekintza desberdinetan partehartzeko dei egiten die ikasle guztiei Mugitu! Mugimenduak. Helburu hori aurrean, Mugitu!Mugimendua hainbat ikasle talderekin elkarlanean ari da; eta “Mugitu! Eguna” ikastetxe guztietara zabaltzeko asmoz eskura dagoen materiala jaso dezaten, ikasle guztiei haiekin harremanetan jartzeko gonbitea egiten diete, honako helbidearen bidez: mugituaht@gmail.com Iruñean, kontzentrazio bat egingo dute, maiatzaren 5ean, Hezkuntza departamenduaren aurrean (Santo Domingo kalean), 12etan.

Zizurren egindako margoketen kontrako auziaren bigarren zatian, fiskalak kartzela zigorrak kentzea erabaki du.

KAHTeak txikituk Zizurren egindako AHTren kontrako pintaden auzia salatu du eta epaiketaren bigarren zatia nolakoa izan den kontatu du.

 kAHTeak txikituren oharra:

 Gaur goizeko 11:30ean hasi da Nafarroako Auzitegian AHT-ren aurkako pintaketak egitea egotzita epaituak ziren lau pertsonen aurkako saioaren bigarren zatia. Hasiera batean beraiei 20-24 hilabetetako kartzela zigorra eta guztien artean 20.000 euroko isuna eskatzen bazitzaien ere, fiskalak falat bezala egoztea eta 3.600 euroko kalteordaina ordaintzea eskaini zien, baina akusatuek ez zuten onartu tribunala onartzen ez zutelako. Zizur Nagusiko udaltzainek eta polizia foral batek deklaratu ostean, akusatuek ez zuten deklaratu nahi izan ez ziotelako epaileari zilegitasunik onartzen epaitzeko, epaiketa politikotzat ulertzen zutelako horrelako eskaera fiskala tarteko izanda. Epaiketaren bigarren zatia Afganistanen dagoen guardiazibil baten deklarazioarekin hasi da, testigu bezala zitatua zegoena baina bake misioan zegoelako agertu ezin izan dena. Ez du akusatuetako inor identifikatu ahal izan pintaketen egile bezala. Epaituek azken hitzaren eskubidea erabili nahi izan dutenean beraien arrazonamendua emateko, epaileak moztu egin ditu horrek epaiketarekin zerikusirik ez zeukala esanez. Bukatzeko, esan beharra dago aurreko kartzela zigorra eta isun eskaera fiskalak delitutik falta bezala izendatzera pasa duela, sei egunetako etxe barruko egonaldia eta 3.600 euroko kalte ordainen ordainketa izango litzakeena. Defentsak absoluzioa eskatu du akusatuentzat, zigortzeko zantzuak egon arren balizko frogarik aurkeztu ez delako. Gainera, erantzunkizun zibilari dagokionez, Zizur Nagusiko Udala ez da akusazio gisa aurkeztu, ez eta inolako kalte ordainik eskatu ere. Era berean, garbiketa lanek izan duten kostua dela eta ez du inolako zor agiririk aurkeztu. Epaiketa burutu bitartean, kontzentrazioa burutu dute AHT eta epaiketaren aurka. Epaitutako pertsonok pentsatzen dugu fiskalaren hasiera bateko eskaerak makroproiektu honen aurka gaudenok kikiltzea duela helburu. Urtebetean kartzela zigorraren mehatxupean izan gaituzte, nahiz eta abokatuak errekurtso bat jarri zuen falta eskaerarekin epaituak izan gintezen eta ez delitupean. Ministeritza fiskalak eskaera jeitsi behar izan duela ulertu dugu, zeinak argi eta garbi uzten duen hasierako eskaera horren helburu politikoa.

kAHTeak txikitu!!!

Piden 2 años de cárcel a 4 personas por pintadas contra el TAV en Zizur

KARTZELA ARRISKUAN AHTEAREN AURKAKO MARGOKETENGATIK

Datorren martxoak 31an goizeko 10etan AHTearen aurkako hainbat
pintaketaren harira, duela urtebeteko apirilaren 10ean Zizurretik
aterarata burutu zen mendi martxa baten baitan, lau pertsona epaituak
izango dira. Fiskalaren eskaera zeharo neurrigabekoa da: beraietako
bati 24 hilabeteko kartzela zigorra eta 20 hilabeteko isun ekonomikoa,
hau da x 9 € eguneko = 5400 € eta veste hirurei 20na hilabeteko
kartzela zigorraz gain 18 hilabeteko isuna, x 9 € eguneko = 4860na €.
Honetaz gain Zizurreko udaletxeari 3.600 €ko kalte-ordainaren
ordainketa ere eskatzen zaie, eta guztira 34.000 €rainoko fidantza
epaiketaren aurretik.

Probokazio eta iseka hutsa deritzogu epaiketa honi, AHTea bezalako
proiektu bat inposatu nahi zaigunean erabateko informazio gabeziarekin
– ez iritzi publikoari ezta ere zuzenean bere eraginak pairatuko
dituzten pertsonei- inolako partehartze sozialik gabe eta edozein
eztabaidarako eremu ukatua izan denean. Proiektuarekiko aurkakotasuna
duten talde eta pertsonek jendea proiektu honen eraginei buruz
informatzeko beharra ikusi dutenean isilaraziak eta zentsuratuak izan
dira. Adierazpen askatasuna erabat desagertarazia izan da. Hamaika
kasu dira Iruñean bertan kartelak jartzearren isunez zigortuak izan
direnak, mahai informatiboak jartzeko baimenak ukatu dira, Iruñea bera
zein beste herri batzuetatik Gelditour kamioi informatiboari pasatzea
bera ere galarazi zitzaion eta eskuorrien banaketa ere debekatua izan
da Landabeneko merkatuan. Mendi martxa informatiboek control
iraingarriak jasan behar izan dituzte Arazurin jasan genuenaren
gisakoak epaiketa honetako pintaketen aondorengo egunean zein Sakanan.
Ez da manifestaziorik izan non bertaratu direnek ez duten kontrol
polizial itogarririk pairatu behar izan.

Lotsagabekeri galanta deritzogu gure lurra txikitzea helburu dutenek,
bide batez milaka milioi euro poltsikoratuz, gu kartzelara eraman nahi
izateari inori kalterik egiten ez dioten pintaketa batzuen erruduntzat
jota.

Salatu nahi dugu aldi berean NaBaik agintzen duen Zizurreko
udaletxearen jarrera zeinak 3.600 €ko aurrekontua egin duen lurrean
margo zuriz eginiko pintaketa batzuen garbiketa, eskaera fiskala
neurrigabe igotzea ahalbidetuz.

Eskaera fiskal hau erabat neurrigabetzat jotzen dugu, antzerako kasuak
falta bezala izendatuak izan direnean, eta inondik inora delitu
bezala. Sinetsita gaude honen ostean arrazoiketa erabat politikoa
dagoela eta bere helburu nagusia eraikuntza lanak hasi baino hilabete
gutxi lehenago jendea beldurtu eta uxatzeko zigor bat ezartzea baino
ez dela, Nafarroako AHTaren aurkako lehendabiziko epaiketan.

Beraz, deia luzatu nahi diegu aurkari guztiei borrokan jarraitzeko eta
agintarien horrelako azpijokoen aurrean kikildu beharrean, indar
handiagoz eta gogoz ekiteko euskal Ya eta nafar korridorea geratu
arte. Honen harira, “AHT Nafarroan, hasi baino lehenago geldi dezagun”
lemapean apirilak 2an Antoniutti parketik arratsaldeko 6etan aterako
den manifestaziorako deia eginen dugu.

Azkenik, gonbidatu nahi dugu jendea martxoak 31an goizeko 9 t’erdietan
Iruñeako epaitegiaren aurrean epaiketa-iruzur hau salatzeko egingo den
elkarretaratzera. Bertan, epaituak izango garen lau pertsonok
prentsaurrekoa emango dugu honen aurrean izanen dugun jarreraren berri
emateko.

K-AHT-EAK TXIKITU

[Gaztelania]

PELIGRO DE CÁRCEL POR PINTADAS ANTI – TAV

El próximo 31 de Marzo a las 10 de la mañana se
celebrará un juicio contra cuatro personas acusadas de efectuar unas
pintadas anti – TAV en Zizur con motivo de una marcha montañera que
salió de esta localidad el 10 de Abril del año pasado. La petición
fiscal es desorbitada : a una de ellas 2 años de cárcel y 20 meses
multa x 9 €/día = 5.400 € y a las otras tres 20 meses de cárcel y
18 meses de multa x 9 €/día = 4.860 € para cada una ; Además de esto,
se les ha pedido 3.600 € de indemnización al Ayuntamiento de Zizur y
34.000 € de fianza( entre todas ) antes del juicio. Irakurtzen jarraitu

El movimiento Mugitu! tiñe el río Arga de verde para denunciar los impactos del TAV

El movimiento de desobediencia civil contra el Tren de Alta Velocidad, denominado Mugitu!Mugimendua (M!M) asumió ayer la autoría de la acción de denuncia llevada a cabo en diferentes ríos de la CAV y Navarra, cuyas aguas fueron teñidas de verde mediante el vertido de fluoresceína, un producto inocuo que produce un color fluorescente verde intenso. Igualmente, en Pamplona, el río Arga se vio afectado por estas reivindicaciones hasta en cuatro de sus tramos y a su paso por Burlada a las 12.30 horas presentaba un aspecto fosforito, el mismo que se vió en el Puente de San Pedro y en las pasarelas a la altura del club Natación. El movimiento Mugitu! explicó en rueda de prensa (euskaraz) (castellano) que el objetivo de esta “acción” era denunciar “el impacto que provoca el Tren de Alta Velocidad en los ríos, cursos de agua y acuíferos” y precisó que el producto utilizado para teñir los ríos ha sido “fluoresceína sódica” que, “no produce ningún daño al agua ni a la naturaleza” ya que se trata de una sustancia inocua utilizada en fontanería para detectar fugas y en espeleología para detectar el curso del agua.Incluimos fotos gentileza de Ekinklik.