Tag Archives: 2012

Udalak debekatutako akanpada Esparru Gaztetxean izango da

Luis Mari Iriarte (UPN) buru duen Zizurko Udal Gobernuak baimendu nahi izan ez duen GREBA MARTXAko AKANPADA Esparru Gaztetxean burutuko da. Beraz, 18:30tan Correos-en Martxari harrera egin ostean MANIFESTAZIOA burutuko dugu Zizurko kaleetan barrena, eta Zizurko Udaletxe aurrean batzar bat egin ostean eta martxistak kiroldegian dutxatu eta gero Esparru Gaztetxean afaldu eta gaua pasako dugu. Azkenik, goizeko 9:00tan Etxabakoitz eta Barañain aldera abiatuko gara berriz. Bertan parte hartzela gonbidatzen zaituztegu!

Greba Martxa Zizurrera iristen da asteazkenean!

Irailaren 19an, asteazkenean, LAB sindikatuak antolatutako GREBA MARTXA Zizurrera iritsiko da. Udaletxeak AKANPADA egiteko baimenarik eman ez duen arren Martxa 18:30tan iritsiko da Zizurrera eta Correosen egingo diogu harrera. Zizurko kaleetan manifestazioa egin ostean Udaletxe aurrean batzar irekia egingo dugu eta 22:00ak arte han egonen gara. Martxistek dutxatzeko aukera izango dute polikiroldegian eta horren ostean afaria eta gaua pasako dugu erabakitzeko dagoen tokiren batean. Hurrengo egunean, gosal ostean 9:00etan martxak bere bidea hartuko du eta Etxabakoitzerako bidea hartuko du.

Info+ www.labsindikatua.org

Heldu da Gaztetxearen 7. urteurrena!

7. urteurrena!

Datorren abuztuaren 25ean Zizurko Esparru Gaztetxeak bere 7. urtemuga ospatzeko jaialdia antolatu du. Aurtengoan hausnarketak eta eztabaidak protagonismo handia izango dute, gaztetxearen bilakaeraz eta etorkizunaz solasteko Gazte Topaketak antolatu ditugularik. Eta nola ez, jaiak ere bere tartea izanen du, bazkalostean bingoa, herri merkatua eta Txino Sound System-en musika emanaldia izanik, ondoren Karromusika kalez kale eta bukatzeko dantza eta jaia Gaztetxean bertan 22:00tik aurrera. Bazkarirako txartelak jada salgai dira 6 euroren truke. Gonbidatuta zaudete!!