Santutxuko gazteek lokal huts bat okupatu dute gaztetxe bihurtzeko

Lakomi gaztetxea utzi zutenetik urte erdia igaro denean, auzoko gazte mugimendua berrindartzen ari denaren azken erakuslea izan da hurrengo Santutxuko gaztetxea izango denaren okupazioa.

Bertako gazteen oharra:

Atzo, apirilak 21, Santutxuko gazte asanbladak auzoan hamar urtetik gora hutsik zeraman lokala okupatu zuen. Goizean Santutxuko kaleetan barrena burutu zen kalejira baten ostean ekin genion okupazioari.

Asko izan ziren goizean zehar Basarrate plazatik eta gazteontzako liberatu berri dugun lokaletik pasa zirenak. Nahiz eta eguraldia lagun izan ez, giro ederra sortu zen, batzuk garbitzen zuten bitartean beste batzuk bazkaria egiten zuten, beste batzuk propaganda… auzolanaren adibide ezin ederragoa!
Gaur, 19.30tan, astero legez, gazte asanblada egongo da Iturriaga 14ko lokalean. Inoiz baino gehiago auzoko gazte guztioi etortzeko gonbidapena luzatzen dizuegu eta atzoko okupazioak zabaldu duen aro berrian parte hartzera animatu.
Gaur zehaztuko ditugu hurrengo asteetako lan-egunak. Horien berri Santutxuko paretetan topatuko dituzuen kartel urdinetan, ezagunei galdetzen, lokalera bertaratzen, bloggaren zein tuentiaren bidez izan ditzakezue.
Kaleetan eta gaztetxean topatuko gara!!
About these ads

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s