ZORIONAK eta urte askotarako Gasteiz!

988an ateak zabaldu zituen Gasteiz hiriarentzat gaztetxeak, eta udaletxeak eskaini izan ez duen kulturaren hutsunea betetzeaz gain, antolatzeko eta lan egiteko beste eredu bat posible dela erakutsi diote gizarteari, asanbladan eta autogestioan oinarritutako eredua alegia. Urteurrena ospatzeko hilabete osoko egitaraua antolatu dute.

Prentsaurrekoan irakurritako testua:

Udaberriarekin batera, gainera datorkigu Gasteizko Gaztetxearen urtemuga eta aurten 24 urte betetzen ditugu. 1988tik 2012ra ateak zabaldu izan ditugu Gasteiz hiriarentzat, eta udaletxeak eskaini izan ez duen kulturaren hutsunea betetzeaz gain, antolatzeko eta lan egiteko beste eredu bat posible dela erakutsi diogu gizarteari, asanbladan eta autogestioan oinarritutako eredua alegia.

Asanbladetan jotafuego darabiltenek, emakumeek, gazteek, etorkinek, musikariek, antzerkilariek, ekologistek, antifaxistek, euskaltzaleek, ikasleek, bertsolariek… Gasteizko Gaztetxea zer den probatu dugu. Eta esan gabe doa probatu ez duenak ez dakiela zeri buruz ari garen. Muinoko enea eszenatokia duen taberna bat baino gehiago da, bertan sentimenduak, grinak, irrikak, kezkak… elkartrukatzen ditugu.

 Gainera azken urte honetan Gaztetxea borborka nabaritu dugu, orokorrean Gasteiz ikusi dugun modu berean. Etxearen bizitasuna biderkatuta da eta inoiz baino sorginduago sentitzen dugu. Astelehenetik igandera ekintzaz josi da, mota guztietako tailer eta ekintzekin: euskara klaseak, eskalada boulderra, boxeo tailerra, tutifree dohako denda, zineforumak, hitzaldiak, eztabaidarako gune desberdinak… Biziberritze hau Gasteiz mailan gertatu da ere, eta mugimendu ezberdinen uholdea sortu dela ikusi dugu, gazte berriak eta oro har, gauzak aldatzeko gogo ikaragarriak. Okupazioari dagokionez ere, asko izan dira urte honetan zehar egin diren gaztetxe saiakerak eta horrek pozez betetzen gaitu. Kasu gehienetan poliziak indarrez erantzun badu ere (Zaramaga, Errota, Txago, Arriaga), San Frantzisko kaleko etxe okupatuak hilabeteak daramatza Alde Zaharrean zehar okupazioaren eredua zabaltzen. Era berean etxe honek bizi duen desalojo egoera salatu nahi dugu, horrelako proiektuak beharrezkoak direlako.

Zipayoen neurrigabeko jarrerak agerian gelditu zaizkigu, (Kutxi 103ko desalojoa, Zaramagakoa…), bai eta Gaztetxean egin dituzten agerpenak ere, baina hau ez da bakarrik Gasteizen gertatu, zeinek ez du gogoratzen Errekaldeko Kukutza III Gaztetxearen desalojo eta eraistea? Ileak puntan jartzen zaizkigu oraindik ere horretaz gogoratzen garenean. Okupazioz eta autogestioz beteriko indarra, gogoa eta muxu bat bidali nahi diegu Kukutzako kideei orain arte burutu dituzten dinamikekin jarrai dezaten, eta ahalik eta lasterren euren ametsak egi bihurtzeko Gaztetxe bat lor dezaten.

Bestalde, nola uler dezakegu Gaztetxea Alde Zaharra gabe? Auzoak harrotasunez betetzen gaitu, txoko guztietatik etengabean sortzen den bizitza, auzoko lokal ezberdinak kez betetzen dituzte bilera amaigabeak… baina orain honen guztiaren etorkizuna kolokan jarri nahi dute, berriz ere auzoak dituen beharren gainetik beraien interesak babestu baino ez dute egiten. Kulturartekotasuna, bizikidetza eta orokorrean auzoko bizitza zapuztu nahi dute, baina auzoan badugu geldirik ez egoteko dugun mania handi bat, eta horregatik Eskoriatza-Ezkibel jauregia eskola bihurtzeko proposamena luzatu diogu udaletxeari, auzoan hazi, hezi eta bizi nahi dugulako!

Halaber, ezin aurrera jarraitu Ekaitz Samaniegori muxu erraldoi bat bidali gabe. Badirudi atzo izan zela zure bila etorriko zirela esan zenigunean, orduan gure amorruak antolatu eta agerian utzi genuen aski dela, ezin dutela inor bere lan politikoagatik Espainiako ziegetara eraman. Emozio eta sentimenduek talka egin zuten egun horretan, negarra, amorrua, haserrea, harrotasuna… Argi utzi nahi dugu orain arte zurekin hainbestetan egin dugun bezala Gasteiz hankaz gora jartzen jarraituko dugula oihukatu nahi dugu!

Bada, orain, lehen aipatu bezala, ospakizun egunak datoz Muinoko Enera, 24 urte pasa dira Gasteizko 300 bat zorok gaztetxeko atea zabaldu zutenetik eta hori ez da txantxa. Egun hauek ekimenez beteko ditugu, eta artean, hitzaldiak, kontzertuak, bazkariak… egongo dira eta horregatik urtemugan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Okupazioak eta autogestioak bere fruituak ematen dituelako.

About these ads

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s