AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazio nazionala deitu du datorren urriaren 1erako

Duela bi urte Urbinan egin zen AHTren kontrako manifestaldian atxilotutakoei egingo zaien epaiketa salatzeko asmoz antolatu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazio nazionala eta autoinkulpazio kanpaina masiboa.

 AHT Gelditu! Elkarlanaren oharra:

Datorren urriak 5-ean, Gasteizko Entzutegi Probintzialean, goizeko 9:30tan,2009-ko urtarrilaren 17-an, AHT-ren aurka Urbinan egindako manifestaldi nazionalaren ondorengo gertaeren gaineko epaiketa egingo da.Epaituriko 6 lagunei eskatzen zaizkien kartzela zigorrak 2 urtetik 4 urteraino doaz.

Hau dela eta,AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioak egingo ditu, bi helbururekin, batetik AHT-ren aurkako aldarri soziala agertzea eta bestetik epaituriko pertsonei elkartasuna helaraztea. Horretarako urriak 1ean Urbinatik- Gasteizera arteko martxa  eta arratsaldean Gasteiz-en AHT-ren aurkako manifestaldi nazionala antolatu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak, honako lelopean:” URBINA BERRESKURATU!,AHT GELDITU!!, EPAIKETARIK EZ!! ”

 Gogoratuko duzuenez, manifestaldi hartan, adin guztietako 3000 baino gehiago pertsonek hartu zuten parte, horietatik herri mugimenduko hainbat eragile  (eragile ezberdinetako kide, hautetsiak, sindikatuak, AHT-ak zuzenki kaltetuak, elkartasuna adieraztera etorritako beste herrialdetako hainbat lagun…). Manifestaldia arazorik gabe joan zen Urbinatik, herriaren ondoan  dagoen obra-gune batera iritsi arte, beste batzuen artean manifestaldiak eraikuntza lanen ondorioz herriak pairatzen ari zen txikizioa salatzea baitzuen helburu. Manifestaldia bukatu ondoren hainbat eta hainbat manifestarik obra-gunean “sentada” masibo bat egin zuten AHT-ren kalteak  salatzeko asmoz. Handik gutxira Ertzaintzaren  furgonetak azaldu ziren ( baita helikoptero bat ere) manifestarien aurka gogor “kargatuz” eta hainbat eta hainbat lagun zaurituz. Minutu gutxiren buruan Ertzaintzak Urbinako herria guztiz “okupaturik” zuen, bertako bizilagunen eta AHT-ren aurkako mugimenduko kideen aurka gogorki oldartuz. Ertzaintzaren jokabide onartezin honen ondorioz 8 lagun atxilotuak izan ziren, hamarnaka lagun zaurituak izan ziren, 8 erietxera eraman zituzten  eta horietatik bat ospitaleratu behar izan zuten eta ehundaka pertsona identifikatuak izan ziren.

Orduko hartan salatu genuen eta berriro ere salatzen dugu, egun horretan Ertzantzak Urbinan erakutsitako jarrera ez zela kasualitatearen ondorio izan, bere garairik indartsuenean zegoen AHT-ren oposizioa kriminalizatu eta eskarmentua emateko helburu nabaria zuen jokabidea izan zen hura.

 Gogoan izan, gertaera haiek Entzutegi Nazionalean epaituak izan zitezen saiakera, azkenik gertatu ez bazen ere, edota ELA sindikatuak publikoki egindako adierazpenak, non Ertzaintzak AHT-rekin zerikusia zuen edozein salaketa ekintza, “terrorismotzat” jotzeko agindua baitzuen. Gertaera haietatik bi urte luze joan direnean AHT-ren aurkako mugimenduaren aurkako kriminalizazio eta jazarpenak bere horretan jarraitu eta jarraitzen duela ozen salatu nahi dugu, eta AHT-ren egitasmoa sustatzen duten indar politikoen erabakien ordain errepresiboa kartzela zigor eskaerak, isun eskandalagarriak, atxiloketak eta errepresioa izan dira eta izaten segitzen dute. Gure delitu bakarra AHT-ren egitasmoa zalantzan jartzea izan da. Halere, hemen jarraitzen dugu, AHT-a egitasmo xahutzailea dela salatuz, lurraldea eta natura suntsitzen dituen egitasmo txikitzailea dela salatuz, eta gizartearen gehiengoaren  aurka  inposatu nahi diguten egitasmoa dela salatuz. AHT-a ez da atzerabueltarik ez duen proiektua, are eta gehiago, egungo egoera ekonomikoa agerian uzten ari baita azpiegitura honen errentagarritasun eza.

 Hau guztiagatik, epaituriko pertsonen kausaren artxibapena eskatzen dugu eta iraila osoan pertsona hauekiko elkartasuna adierazteko autoinkulpazio kanpaina masiboa hasiko dugula  adierazten dugu. Honekin batera, urriak 1ean, goizeko 10:30-tan  Urbinan hasi eta Gasteizen bukatuko den oinezko martxa eta arratsaldeko 18-tan Gasteizko Bilbo plazatik irtengo den manifestadi nazionala antolatu dugula jakinarazi nahi dugu.Manifestaldi honen leloa: Urbina berreskuratu!, AHT Gelditu! Epaiketarik Ez!! izango da.

About these ads

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s